Nerea Nevadok kamiseta zuri-gorria janzten jarraituko du gutxienez 2025era arte, kontratua bi urtez luzatu baitu hirugarren bat gehitzeko aukerarekin. Albiste ona Ibaiganeko klubarentzat, denboraldia hasi aurretik Jon Uriarte presidenteak azaldu zuenez, talentua fidelizatzea Athleticen helburu estrategiko garrantzitsuenetakoa baita.
«Bizkaitarra, santurtziarra, izanik, oso pozik nago eta eskerrak eman nahi dizkiot klubari konfiantza niregan jartzeagatk. Urte askotarako izatea espero dut», adierazi du hegalekoak kontratu berria sinatu ondoren.
«Zazpi urterekin hasi nintzen jokatzen Santurtzin, gero Bizkerrera joan nintzen eta 15 urterekin Athleticen hasi nintzen eta espero dut urte gehiago jarraitzea», gehitu du. Aurtengo denboraldi «bereziak» etapa «berri eta polit» bati hasiera emango diola espero du. «Oso garrantitsua izaten ari da, minutu asko jokatzen ari naiz. Bueltan nago nire betiko klubean eta asko disfrutatzen ari naiz. Hazten eta ikasten jarraitzeko etapa polita da».
Emaitzek ez badute larregi lagundu ere, denboraldia ezin hobea izaten ari da Nevadorentzat arlo pertsonalean. Ondo aprobetxatu zuen Alavezen utzita ema zuen urtea eta aurten Iraia Iturregiren konfiantzazko blokean sendotu da. Finkoa hamaikakoan, minutu gehien jokatu dituen laugarren futbolaria da, Oihane, Valdezate eta Bibi taldekideekin asteroko defentsa aldaezina osatuz. Gainontzeko saria izan du bere lanak ere, Espainiako selekzioak 2018an 17 urtez azpiko Munduko Txapelketa irabazi zuen jokalaria deitzen jarraitzen baitute. Hurrengo egunetan, izan ere, lagunarteko pare bat jokatiko ditu, lau taldekiderekin batera, Laura del Riok gidatzen duen Espainiako 23 urtez azpiko selekzioarekin.
Athleticen lehen taldearekin 2018an egin zuen debuta Atletico Madrilen aurkako partida batean. Ordurako bi urte zeramatzan Lezaman, Bizkerretik etorri eta gero. Bigarren taldean eman zituen, hala ere, hurrengo bi denboraldiak –noizbehinka lehen taldearekin jokatzen zuen arren–, iaz Alavesera utzita joan aurretik. Aukera aprobetxatu zuen, gasteiztarrekin Lehen Mailan 26 partida jokatuz, eta aurten lan horren ordainsaria jasotzen ari da.
Urte askotan landutako ametsa betetzen ari da, amak gogorarazi dion bezela. Kontratuaren luzapena sinatzeko, orain dela hamabi urte oparitutako boligrafoa eramanez. «Zuk bakarrik idatzi ahal izango duzu istoriorik onena, pentsa ezazu ez dagoela ezinezko ametsik eta, besterik gabe, ez eduki zoriontsu izateko beldurrik» irakurri daiteke bertan.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Multa de 400 euros por protestar en la inauguración del Culinary Center de Gros

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»

