Giro eta eta umore bikainainean joan zen Bastidan jokatutako Kuadrillarteko 2. finalaurrekoan, Arabako Bertsozale elkarteak aipatu duenez. Pikoteo txiki baten ostean prest ziren bi taldeetako bertsolariak pelukak, soinekoak, kartelak eta bestelako zintzilikarioak soinean jantzita, mimoz prestatutako eta halere puntuagarria izango ez zen agurra bertaratuei eskaintzeko.
Lautadako ‘Beeeeeeertsolariak’ talderaren izenean Aitor Najera, Jon Ruiz de Pinedo, Beñat Cano, Oier Arbina eta Markel Yoller eta Gasteizko ‘Errexala’ taldean Felipe Zelaieta, Ainara Balantzategi, Marta De Pedis, Kerman Lopez de Lacalle, Jokin Estepa eta Asier Otamendi bertsolariak aritu ziren kantuan.
Gai jartzaile lanetan Oier Suarez aritu zen. Saioa hiru epailek baloratu zuten: Egoitz Iradier Lautadako ‘Beeeeertsolarik’ taldearen ordezkaria, Juan Altuna Gasteizko ‘Errexala’ taldearen taldearen izenean eta Ekaitz Elorriaga Arabako Bertsozale Elkarteko epaile gisa.
Talde bakoitzaren agurra kolektiboaren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan aritu behar izan zuten: binaka ofizioetan, hirunaka koplan, asmakizuna hirunaka... Entzuleen gozamenerako, umorea nagusi izan zen saio osoan zehar.
Epaimahaiak erabakita Gasteizko taldea arituko da finalean. Sailkatzen den bigarren taldea da; Aramaioko ‘Izena pentsau bida’ taldea 1. finalaurrekoan sailkatu zen eta hirugarren taldea martxoaren 12ko finalaurrekoan sailkatuko da, Murgiako udaletxean burutuko den saioan.
Hurrengo larunbatean, martxoak 12, jokatuko da azkeneko finalaurrekoa, Murgian. Finala hiru taldeen artean jokatuko da, martxoaren 25ean, eta egun osoko festaren inguruan izango da Laudion.

Muere el hombre tiroteado en Barakaldo por un móvil supuestamente machista

Así es y esto dice el grupo ultra MCP, que alineó a UPN, PP y Vox en Iruñea

El españolismo sale a las plazas de Euskal Herria «Por Ceuta» y el antifascismo responde

Muere un taxista de 31 años tiroteado en Azpeitia y se busca al autor
