
Zesta punta ari da, pixkanaka, Ameriketako Estatu Batuetako pilotalekuen itxierak utzitako zuloa betetzen eta Winter Series arrakastatsuak atzean utzita, ari gara pixkanaka aspaldiko egutegirik trinkoenaren berri izaten. Historian lehen aldiz, Gernika, Donibane Lohizune, Biarritz eta Paueko pilotalekuan osatuko den Jai Alai Leaguez gain, azken urteetan udako hilabeteak beteko dituen Jai Alai World Tourrak ere jarraipena izango du 4 Grand Slamekin eta zesta punta zaleek hamaika aukera izango dituzte hurrengo hilabeteetan euren kirolaz gozatzeko.
Pilotariek azken urteetan horrenbeste faltan bota duten jarraikortasunak, beraz, ziurtatuta dirudi eta orain han eta hemen sortu diren pieza horiei forma eman eta elkarrekin bat etortzea tokatzen da. Munduko Pilota Batzarrak, Jai Alive eta Eraman Jai Alai Gara enpresekin antolatzen duen Jai Alai World Tourra aurkeztu du gaur Bilbon, 4 Grand Slamek, Izarren Gauak eta Buruz Buruko txapelketak osatuko duten zirkuitua.
Marka egonkortu
Marka egonkortu eta sendotzeko asmoarekin, beste urtetako open edo egun bakarreko txapelketak alboratu –enpresek eta udalek hauek antolatzen jarraituko dute– eta lau 4 Gran Slamek; Donostia –maiatzak 13tik ekainaren 17ra–, Markina –ekainaren 10etik uztailaren 16ra– Gernika –uztailaren 15etik abuztuaren 12ra– eta Hondarribiak –abuzturaren 11tik irailarn 16ra– osatuko dute zirkuitoaren bizkar hezurra. Txapelketa bakoitzean formatu bera erabiliko da, sei bikotek hartuko dute parte, baina bakoitzean pilotari desberdinek, uneko onenek, hartuko dute parte. Aurten lehen aldiz, gainera, Euskadiko Federazioaren Elite txapelketako irabazleei JAWTaren Grand Slamen batean parte hartzea ahalbidetuko zaie, nahiz eta oraindik zehazteke dagoen zeinetan.
Iaz bezala, JAWTeko onenek azaroaren 17an Bilboko Deportivon ospatuko den Izarren Gauean parte hartuko dute eta denboraldia amaitzeko Buruz Buruko txapelketa bat jokatuko da Berriatuan. Pilotari eta zaleek izango dute non gozatua 2023 honetan.
Vers un doublement des buralistes à la frontière entre la Navarre et le Pays Basque Nord

EH Bildu le pisa los talones al PNV en Gipuzkoa: se sitúa a solo 1,3 puntos

EH Bildu y Contigo Navarra crecen, los bloques se mantienen y Vox entra

Sebas Gurtubai y Zigor Blanco recuperan la libertad tras casi 20 años de cárcel

Brevet : Pap Ndiaye autorise le passage de l'épreuve de sciences en basque

El espéculo abre un diálogo entre tecnología y feminismo

«El relato oficial romantiza demasiado el fenómeno del chabolismo en Bilbao»

«Espezialista guztiek gauza bera esaten dizutenean, erabakia ez da zaila, asimilatzea da zaila»
