
Pedro Sanchez Gobernu espainoleko presidenteak duela urtebete Mendebaldeko Sahararentzat Marokok aurkeztutako autonomia plana ontzat eman zuen; jarrera hori salatzeko mobilizazioa deitu dute datorren ostegunerako, hilak 16, Gasteizen. Bide batez, PSOEk eta PSEk erabakiaren «larritasuna onartzea eta zuzentzea» du helburu.
Elkarretaratzearen berri eman dute Jesus Garay, Arabako SEADen Lagunen Elkarteako kideak eta Eliz-za Abidine Ali, Euskadiko Ikasle Gazte Saharraren Elkarteko kideak asteazken honetan PSEren egoitzaren aurrean eskaini duten prentsaurrekoan.
Jesus Garayk adierazi duenez, adierazpen «negargarria» izan zen Gobernu espainoleko presidenteak egindakoa eta «Arabako eta Gasteizko alderdi sozialistak, itxura batean, Pedro Sanchezen jarrera babesten du».
Prentsaurrekoan deitoratu dutenez, jokaera hau «legeriaren aurkako eraso zuzena izateaz gain, etika politiko eta demokratikoaren oinarrizko printzipioen kontrakoa» da.
«Saharar herriaren aurkako politikak»
Bide batez, alderdiaren beste ordezkari politiko batzuek «saharar herriaren aurka hartutako politikak» salatu dituzte. Zehazki, «saharar errefuxiatuei laguntza humanitarioa ematearen aurka eta administrazio espainarraren garaian jaiotako sahararrei nazionalitatea erraztearen aurka bozkatu dute, edo bestela, saharar herriari edo bere erakundeei elkartasuna eta errekonozimendua adierazteko oinarrizko mozioen aurkako bozka eman dute».
Hortaz, PSOE eta PSE zuzenean interpelatzeaz gain, gonbidapena «bikoitza» dela azpimarratu dute. Izan ere, Arabako herritarrak ere osteguneko mobilizazioan parte hartzera animatu dituzte eta PSEk udal hauteskundeen aurrekanpainan prestatutako ‘buzón social’ delako baliabidearen bidez «beraien haserrea helarazteko» deia zabaldu dute.
Gasteizko Arka plazan 19.00etan egingo den elkarretaratzeaz gain, ostiralean Madrilen mobilizatuko dira 12.00etan, espainiar Atzerri Ministerio berriaren aurrean.

El TAV sepultará los restos de un poblado neolítico y de una calzada romana en Gasteiz

Un documento destapa el intento de Escrivá para la mayor privatización de la Sanidad en décadas

A 70 euros la consulta, así han tasado la entrega de la sanidad a las mutuas

Clara Ponsatí, en libertad tras ser detenida al regresar tras cinco años de exilio a Barcelona

Continuidad en Nafarroa y avances generalizados de PNV y EH Bildu, en la macroencuesta de EITB

La falta de inclusión de personas con discapacidad, caldo de cultivo para el bullying

Musk y cientos de expertos llaman a una pausa en los experimentos con inteligencia artificial

Eta hala ez bazan? Ipuinen bitartez mundua eraiki eta deseraiki egin daiteke
