
‘Mendietan zentral eolikorik ez!’. Hauxe izan zen atzo Azpeitian egindako manifestazioaren leloa. Sañu Bizirik eta Oletan ere Ez! kolektiboek deitu zuten zentral eolikoen mobilizazioa.
Statkraft eta Capital Energy enpresen proiektuen aurka agertu ziren, «mendiak arriskuan jarri eta industrializatzen» dituztelako.
Datorren astean mendi martxa bat izango da Araban, proiektu eolikoen aurka. Arabako Mendiak Aske eta Araba Bizirik mugimenduek antolatu dute martxoaren 25ean Uribarri-Jauregin egingo den mobilizazioa.
Halako ekimenak errepikatuko dira datozen asteetan. Apirilaren 1ean Aramaion, apirilaren 22an Duranan eta Aiaraldean, maiatzaren 27an Cantoblancon, ekainaren 10ean Jesurin, eta uztailaren 1ean Elegamendin.
«Mendi-martxen ziklo berri bati ekingo diogu, euskal eta foru administrazioekin bat etorriz energia-enpresek suntsitu nahi dituzten eremu naturalak ezagutarazteko, ‘Babestu maite duzun mendia’ lelopean», azaldu zuten antolatzaileek ostegunean bidalitako ohar batean.
«Ezagutzen ez dena ez da maite, eta maite ez duguna ez da babesten. Lurraldeko pertsona guztiak animatzen ditugu parte hartzera. Ezinbestekoa da biodibertsitatea kontserbatzea berriztagarrien hedapenean», nabarmendu zuten Arabako Mendiak Aske eta Araba Bizirik mugimenduek.

Cuatro detenidos y cargas de la Ertzaintza contra la flotilla a su llegada a Loiu

Venezuelan hil da Xabier Arruti Imaz Lazkaoko iheslari ohia

La Generalitat reclama casi 800.000 euros a una monja de Araba por el caso de Sixena

UPN, PP y Vox patalean porque la nueva camiseta del Athletic tiene un mapa de Euskal Herria
