
Ezkerraldea Meatzaldea (EMB) eta Vectalia Enkarterri enpresetako langileek beste greba egun bat egin dute asteazken honetan, soldaten erosteko ahalmenari eutsiko zaiola bermatzeko hitzarmen bat eskatzeko. Ezkerraldean, Meatzaldean eta Enkarterrietan Bizkaibusen zerbitzua ematen dute enpresa hauek.
Bilboko erdigunera @Bizkaibus eko langileen manifestazioa. pic.twitter.com/quooZFGsyR
— Amaia Ereñaga (@GARA_aerenaga) March 22, 2023
Gaurkoan, Bilbon egin dute manifestazioa. 8.00etan EITBren egoitza albotik abiatu dira eta, hiriburuko Kale Nagusia hartuz, Bizkaiko Aldundiaren aurrean amaitu dute 10.00ak aldera.
Juan Carlos Gonzalez EMBko enpresa-batzordeko presidentearen arabera, deialdiaren jarraipena, aurreko jardunaldietan bezala, %100ekoa izan da. Ezarritako gutxieneko zerbitzuak «zorrotz» errespetatzen ari dela nabarmendu du.
Hitzarmenaren negoziazioan aurrerapausorik eman ez denez, sindikatuak apirilean eta maiatzean greba gehiago egitea baloratzen ari dira. Gainera, hurrengo mobilizazioetan Bizkaibus Vectalia Txorierriko eta Busturia Lea Artibaiko (BLB) langileekin indarrak batzea dute buruan. Izan ere, bi enpresa hauek hainbat greba egun egin dituzte azken hilabeteetan arrazoi beragatik
Gonzalezek zehaztu duenez, apirilean protesta gehiago adostea eta maiatzean mobilizazioak indartzea litzateke ideia.

Elkarrekin Podemos deja a Etxeberria y Mendoza a solas con Feijóo y Ayuso

Un hombre de Donostia está en coma inducido tras ser atacado por unos ultras en Soria

EH Bildu logra los mejores resultados de su historia y es la más votada en las municipales

El proyecto deportivo de Uriarte se tambalea

Pedro Sánchez rompe el Gobierno español y convoca elecciones para el 23 de julio

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
