
Xuti Gazte! kolektiboaren deialdiarekin bat eginez, hainbat gazte batu dira larunbat goiz honetan Miarritzeko Carmen Inmobilier higiezinen agentziaren atarian, etxebizitza turistikoen goradaka salatu eta gazteek euren lehen etxebizitza lortzeko dituzten zailtasunez ohartarazteko.
Azaldu dutenez, Ipar Euskal Herrian ere gazteen etxebizitzarako sarbidea zailtzen duten «datu kezkagarriak» ari dira ematen gaur gaurkoz: urtean 20.000 etxebizitza turistikotik gora daude alokagai, 42.235 bigarren etxebizitza eta 11.904 etxe huts daude, eta herri batzuetan bigarren etxebizitza kopurua %40a baina gehiagokoa da.
Ikasleek, aldiz, etxebizitara euren gastuen %65a baino gehiago bideratzen dutela ohartarazi dute eta, 2020. urtean 11.699 etxebizitza sozial eskatu baldin baziren ere, 1.223 bakarrik banatu zirela ohartarazi dute.
«Pozez hartzen dugu berriki onartutako konpentsazio neurria, baina neurri berri hauek ez dute etxebizitza gazteontzako eskuragarria bilakatzen. Gazteok bizi eta lan baldintza prekarioak ditugu, beraz ez dugu aski dirurik gure herrietan etxebizitza bat alokatzeko, are gutxiago erosteko, eta hainbat gaztek haien herriak utzi behar izaten dituzte», salatu dute.
Gazteak «emantzipatu ezinean» dauden bitartean, etxe saltzaile eta higiezin agentziek «espekulatzen» jarraitzen dutela ere ohartarazi dute, ezartzen dituzten salneurriek «turista dirudunek bakarrik» ordaindu baititzakete: «Turista horien nahien arabera soilik kudeatzen dira etxebizitzak: ikasturtean zehar bakarrik alokatzen diren etxebizitzak udan turistei alokatzeko, ikasturtean zehar hutsik gelditzen diren etxebizitzak...», zerrendatu dute.
Administrazio publikoak auzi honetan esku hartzeko erakusten duen interes ezari ere egin diote erreferentzia, horiek, Xuti gazte!-ren hitzetan, «trabak baizik» ez baitituzte jartzen. Alta, «konpentsazio neurria onartu berri den arren, datuek erakusten dute behar dena baino askoz etxebizitza sozial gutxiago banatzen dela, eta gazteon baliabide ekonomikoak ikusiz ezinbestekoa da etxebizitza sozial kopurua emendatzea», ohartarazi dute.
Etxebizitza benetan eskuragarria izan dadin urte osoan prezio apalagoan alokagai egonen diren etxebizitzak behar dituztela aldarrikatu dute, eta, hain justu, aldarri horri eutsiz apirilaren 1ean Herrian Bizi plataformak antolatu duen mobilizazioan parte hartuko dutela ziurtatu dute.

Muere Txomin Perurena, el ciclista vasco más laureado de la historia

Ertzaintzak Txabi Etxebarrietaren argazkia eraman du Bibon eta beste hamarnaka «agertu» dira

Des collégiens de Cambo font chanter leur corps
L'arrestation de Bayonne serait liée à une action contre l'usine Lafarge

La parte sindical y asindical de la Ertzaintza elevan el tono contra Lakua

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
