Zein helburu zuen?
Euskal herriratzeak banan-banan egiteko prozesua izan behar omen zuen. Urruntzea, aldiz, ez zen bana-banakoa izan, unibertsala baizik, eta berehalakoa
Gai batzuk eroaleak dira; beste batzuk, berriz, isolatzaileak; lehenengoek elektrizitateari, beroari nahiz soinuari igarotzen uzten diote, eta bigarrenek horiek igarotzea galarazten. Eroapenaren efektua komunikazioa da; isolatzearena, berriz, inkomunikazioa. Kartzela isolatzailea da, mundutik isolatzen baitu. Eta kartzelan bada kartzelatik bertatik ere isolatzen duen elementu bat: zigor ziega, horregatik esaten zaio isolamendu ziega. Ez da isolamendu termiko edo akustikoa, humanoa baizik. Edo, hobeto esateko, inhumanoa.
Hainbat euskal herritarrek urte asko eman dituzte isolamendu ziegetan, eguneko ordu gehienak bakartuta. Bertan gosaldu, bazkaldu eta afaltzen; bertan irakurtzen eta idazten, lo egiten eta amesten. Patio ordu bakanetan, onenean, lagun bat edo bi ikusten zituzten, egoera berdinean zeudenak; maiz, inor ere ez, eta patioan ere bakarrik ematen zituzten joaneko hamasei pausoak eta itzuliko hamazazpiak. Askotan hurkoen bisitan ez zitzaien ahotsik ateratzen. Beharbada horregatik, bakarrean ere ahots ozenez hitz egiten zuten.
Egoera hori ez da salbuespena izan euskal preso politikoentzat oraintsu arte, eta urruntzearekin eta sakabanatzearekin batera bizi izan dute. Beren senide eta lagunen zigorrarekin, hain zuzen. Errepideko arriskuarekin, xantaia emozional eta ekonomikoarekin.
Atzo iragarri zituzten euskal preso politikoak euskal herriratzeko azken lekualdaketak. Banan-banan egiteko prozesua izan behar omen zuen. Urruntzea, aldiz, ez zen bana-banakoa izan, unibertsala baizik, eta berehalakoa. Zein helburu zuen? Mendekua? Min egitea? Itsusia ematen du, ez? Eskasa. Zitala.
Presoak barreiatzeak ETAren jardun armatuaren amaiera ekarri zuen... hogeita gehiago urteren buruan? Helburua hori bazen, zer dela-eta eutsi diote indarrean ETA desagertu eta bost urte geroago arte? Jardun armatua baztertu eta ia hamabi urte geroago arte.
Helburua lehenengoa bazen, lortu egin dute. Bigarrena bazen, haien jokabidean dago erantzuna.

EP, abierto a favorecer la alcaldía de EH Bildu en diez municipios de Bizkaia y Gipuzkoa

Elkarrekin Podemos deja a Etxeberria y Mendoza a solas con Feijóo y Ayuso

El PNV perdería en Gasteiz 5 parlamentarios y EH Bildu ganaría 3, extrapolando datos forales
Des propos sexistes à l'inauguration d'AB Campus

El proyecto deportivo de Uriarte se tambalea

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
