NAIZ

Sentimendu nahasiak, poza eta animoa sareetan dispertsioaren amaieran

Zorion mezuak zabaldu dira sareetan ostiralean dispertsioa bukatu zela jakin zenetik. Herritarrek egindako bidea balioan jartzeko momentuak direla adierazi dute, baita aldarrikatzen eta borrokatzen segitu behar dela ere, «denak etxera ekartzea lortu arte». Ezin ahantzi errepidean hildako 16 lagunak.

Sarek deitutako manifestazioa, iragan urtarrilean Bilbon.
Sarek deitutako manifestazioa, iragan urtarrilean Bilbon. (Gorka RUBIO | FOKU)

Herriz herri bezala, sare sozialetan ere islatu da euskal preso politikoen sakabanaketa bukatu izanak sortu duen lasaitasuna eta poza. Sentimenduak nahasiak dira, ordea. Hala adierazi du herritar batek, Unai Gonzalezek.

 

Urruneko kartzeletara egin beharreko bidaiarik gabeko lehendabiziko asteburu honetan, Etxera egunak antolatu dituzte, salbuespenaren aurka, preso guztiak oztoporik gabe etxera bidean jar daitezen. Mendi martxak, kantujira, argazki erraldoia, bazkaria, jokoak, umorea, musika eta gehiago izan dira, ez delako behin ere animorik falta izan gogortasunari aurre egiteko.

Horren adibide da Hatortxu jaialdia. Hala idatzi du:

 

Bizipen intimoak partekatu ditu jendeak. Honelakoak:

 

 Haurtzarora bidaiatu dute batzuek:

 

«Fleury, Villepinte, Marseille, Draguignan, Uzerche eta Alcala Meco. Familian inoiz ahaztuko ez ditugun sei leku, izan ere, bidaia bakoitza espedizio bat izaten zen», oroitu du @TxominCampok.

Gau iluna amaitu dela abesteko ordua da, Su Ta Garrek bezala.

 

Egunkariak gordetzeko eguna ere bada. Hainbeste itxarondako azalak:

 

Bidean hil diren hamasei pertsonak ere oroitu dituzte, nola ez.

 

Eta motxiladun umeak. Nork ez ditu gogoan malko hauek?

 

Jende aunitzen lorpena

Herritar eta eragile ugariren urte luzeetako lanaren ondorioz iritsi den lorpena da, nahi orduko ailegatu ez dena.

 

Euskal Herritik kanpo ere ospatu dute, Katalunian eta Aragoin bertzeak bertze.