
Joko zuzenetako esku pilotako Euskal Selekzioa Aziran da dagoeneko, bertan apirilaren 1era arte jokatuko den CIJB erakundearen munduko txapelketan parte hartzeko. 2016tik Euskal Herria joko zuzenen nazioarteko erakunde honetako kide da eta Italia, Belgika, Herbehereak, Ingalaterra, Valentzia, Frantzia, Ekuador, Paraguai, Argentina, Mexiko, Costa Rica, Portugal, Estatu Batuak, Puerto Rico, Venezuela, Uruguai, Quebec eta Kolonbiako taldeekin batera lehiatuko da. Denera lau jokomoldetan arituko dira; Llargues, Joko Internazionala, Wall Ball-a eta Valentziar frontoia eta Euskal Herria izango da Herbeherak, Valentzia eta Inglaterrarekin batera lehiaketa guztietan parte hartuko duen nazio bakarrenetakoa.
Denera, 16 ordezkari izango ditu Euskal Selekzioak; Lur Ziarrusta, Ekhi Ziarrusta, Iñaki Esnal, Pantxoa Valencia, Oier Hormaetxe, Lier Arrien, Gaizka Iruretagoiena eta Egoitz Amantegi mutiletan eta Enara Gaminde, Amaia Alday, Olatz Arrizabalaga, Ainhoa Ruiz de Infante, Leire Garai, Naroa Agirre, Miren Larrarte eta Olatz Ruiz de Larramendi nesketan. Hautatzaileak Aitor Erauzkin eta Joxemari Mitxelena izango dira.
Neskarik onenak
Nesken Wall Ballean nabarmendu ziren iaz gehien euskal selekzioko pilotariak, nesketan esaterako banaka zein binaka urrea lortu zuten euskal ordezkariek eta aurten emaitza horiek hobetzeko erronkarekin joan dira Alzirara. «Nik aukerak lau joko moldeetan ikusten ditut, baina egia da One Wall dela aukerarik gehien duguna», azaldu du Aitor Erauzkinek.
«Dugun onenarekin goaz goaz, nesken artean hautaketa egitea zaila izan da eta nik uste onenak aukeratu ditugula, nolabait esatearren, emakumezkoen esku pilotaren izarrak doaz eta hor bai ez dugula aitzakiarik eta irabaztera goaz», gaineratu du Wall Balleko hautatzaileak.

La parte sindical y asindical de la Ertzaintza elevan el tono contra Lakua

Más de mil personas denuncian en Amurrio «el anacronismo» de la condena a Barbado y Zelaia

EP, abierto a favorecer la alcaldía de EH Bildu en diez municipios de Bizkaia y Gipuzkoa

Saint-Pée : un mois de réflexion face à la vente spéculative

EH Bildu es ya la segunda fuerza en el área metropolitana de Bilbo

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
