Zaindu irudiak
Atzo ez zitzaiola interesatzen erran zidan eta gaia aldatu genuen. Gaur, bera hasi zait, emozio handiz, Ana Obregon Miamiko hotel batean dagoela, itsasoari begira, eguzkitako betaurrekoekin «nahiko guapa bere adinerako», haurra ospitaleko eskumuturrekoarekin agertu dela, ez dakit zenbat dolar kostatu zaiola eta jendeari kalean galdetu diotela eta badirela kontrakoak baina aldekoak ere bai. «Eta zer diote?». «Ama izateko ez dagoela adinik».
Atzo jakin-minik pizten ez ziona solaserako bide du gaur, etxean, lantokian, dendan zein kalean. Telebistan agertu denez, denak horretaz ari dira, baita politikariak ere. Badakigu aspalditik kazetariek erabakitzen dutela politika, zeri buruz mintzatu eta gaiak noiz atera. Politikariek hanka noiz sartuko zain egoten dira iruzurren berri emateko. Aski gustura jarraituko nituzke mahai-inguruak politika politikarien artean eginen balitz; ideiak kontrastatuz, argudiatuz, garbi azalduz, entzuleok gehien zeinek konbentzitzen gaituen erabaki dezagun. Baina badira urte batzuk errespetu falta, oihu eta itxurakeriekin nekatu nintzela.
Koadernoan Yolanda Dominguezen “Maldito estereotipo” liburuko pasarte batzuk idatziak ditudala oroitu eta gogoeta hau aberastuko dutelakoan berreskuratu ditut. Hala dio argazkilari eta irudien artistak: kontsumitzen ditugun irudiek gure garuna eta mundu ikuskera elikatzen dute. Entretenimendua kontsumitzen dugun bitartean garuneko parterik baxuenak erabiltzen ditugu, bizirik irauten laguntzen diguten instintuez arduratzen den sistema linbikoa adibidez. Momentu horietan ez dugu errealitatea fikziotik bereizten. Berotasuna eta babesa bilatzen ditugu, eta plazeraren hormonak sortzen dira. Hortik adikzioa. Egoera horretan errazago manipulatzen ahal gaituzte eta orduan sartzen digute publizitatea.
Janaria txikituta jatea bezalakoa da edukiak sinplifikatzea. Denak zapore bera du. Zergatik ez irudi dieta zabalago bat bilatu hobeki elikatzeko eta aukeratu ahal izateko? •
L'arrestation de Bayonne serait liée à une action contre l'usine Lafarge

La parte sindical y asindical de la Ertzaintza elevan el tono contra Lakua

Más de mil personas denuncian en Amurrio «el anacronismo» de la condena a Barbado y Zelaia

EP, abierto a favorecer la alcaldía de EH Bildu en diez municipios de Bizkaia y Gipuzkoa

Saint-Pée : un mois de réflexion face à la vente spéculative

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
