
Apirilaren 6tik 9ra bitartean izango da aurtengo Gazte Topagunea Elorrion. Ernaik hamar urte bete berri dituenean hitzordua «hamarkada oso baten elkargune» izango da eta, azken urteetan bezala, eguraldiak lagundu egingo du. Hala iragarri du Andoni Aizpuru kazetari eta telebista aurkezleak.
Elorriotik grabatutako bideo baten bitartez, kazetari eta telebista aurkezleak ostegunetik igandera bitarte ez dela euririk espero jakinarazi du: «Asteburuan bota du euri guzti-guztia eta eguraldiak, oraingo honetan ere, lagundu egingo du».
3 egun falta dira Gazte Topagunerako☄️
— Ernai #BizitzekoModuBat (@ernaigazte) April 3, 2023
☀️Asteburuan bota behar zuen euri guztia bota du, Gazte Topagunean zerua oskarbi eta euri tantarik ez.
Andoni Aizpururen eguraldi iragarpena, Elorriotik:#GazteTopagunea23#BizitzekoModuBat pic.twitter.com/QPcdAy5F7t
Hala ere, ipar-ekialdeko haizea egongo dela eta tenperatura ez dela 20 gradutik igoko ohartarazi du. Egunez 15-16 gradu inguru eta gauez fresko egingo du, 5-6 gradu. «Baina giro hotzik ez dago zuen inguruan. Zuek berotuko duzue giroa», nabarmendu du.
Ostegunean hasiko da, 13.00ean izango den harrera ekitaldiarekin; ostiralean ‘10 urtez Ernai’ eguna izango da, urteurrenari lotutako eskaintza berezitu batekin; larunbatean familientzako jarduerak antolatu dira, eta igande goizean Iruñeko Aberri Egunera joango dira.
Hamarnaka hitzaldi, kontzertu, mahai-inguru eta mota askotako ekimenak egongo dira. Musika egitaraua Atarazarata kontzertu gunean eta herriko plazan izango da Zetak, Su ta Gar, Merina Gris, Brigade Loco, Olaia Inziarte, Los Chikos del Maiz, Lukiek talde eta musikariekin, besteak beste.

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

Josu Urrutikoetxea recibe amenazas en Angelu con un lema de la Guardia Civil

La Red de Personas Torturadas de Euskal Herria exige nuevos pasos en su reconocimiento oficial

Declaran procedente un despido por no ir al trabajo tras cambiar la empresa las vacaciones


