Lasterketa hasi aurreko urduritasuna nabarmena zen parte-hartzaileen aurpegietan.
Lasterketa hasi aurreko urduritasuna nabarmena zen parte-hartzaileen aurpegietan. (idoia ZABALETA | FOKU)
Hala ere, korrikalari askok umorez hartu dute eguraldiaren erauntsia.
Hala ere, korrikalari askok umorez hartu dute eguraldiaren erauntsia. (idoia ZABALETA | FOKU)
Irteerako protokolo ofizialak eman dio hasiera lasterketari.
Irteerako protokolo ofizialak eman dio hasiera lasterketari. (idoia ZABALETA | FOKU)
Goizeko 09.00etan urduritasunak ahaztu eta korrikalariak martxan ipini dira.
Goizeko 09.00etan urduritasunak ahaztu eta korrikalariak martxan ipini dira. (idoia ZABALETA | FOKU)
Robert Pkmoi Matayango keniarra Sancti Spirituko aldapa amaitzen.
Robert Pkmoi Matayango keniarra Sancti Spirituko aldapa amaitzen. (idoia ZABALETA | FOKU)
Goitik behera blai egonez gero, goazen apur bat gehiago bustitzera.
Goitik behera blai egonez gero, goazen apur bat gehiago bustitzera. (idoia ZABALETA | FOKU)
Aritz Egea urretxuarra, irribarretsu, ezagun asko hari bultzaka ari ziren bitartean.
Aritz Egea urretxuarra, irribarretsu, ezagun asko hari bultzaka ari ziren bitartean. (idoia ZABALETA | FOKU)
Juwei Zi txinatarra, oso kontzentratuta aldapan gora.
Juwei Zi txinatarra, oso kontzentratuta aldapan gora. (idoia ZABALETA | FOKU)
Koken Ogasawara japoniarra, arin-arin korrika.
Koken Ogasawara japoniarra, arin-arin korrika. (idoia ZABALETA | FOKU)
Hassan Aichaou villabonatarra, jendearen animoak eskertzen.
Hassan Aitchaou villabonatarra, jendearen animoak eskertzen. (idoia ZABALETA | FOKU)
Abel Carretero, pozik, besoak altxata.
Abel Carretero, pozik, besoak altxata. (idoia ZABALETA | FOKU)
Antonio Alcalde, begiradarekin aldaparen amaiera aurkitu nahian.
Antonio Alcalde, begiradarekin aldaparen amaiera aurkitu nahian. (idoia ZABALETA | FOKU)
Aurrenekoei bakarrik ez, atzetik datozenei ere gogoz animatu die jendeak.
Aurrenekoei bakarrik ez, atzetik datozenei ere gogoz animatu die jendeak. (idoia ZABALETA | FOKU)
Alvaro Escuela, erritmo onean aldapa amaitzen.
Alvaro Escuela, erritmo onean aldapa amaitzen. (idoia ZABALETA | FOKU)
Sufritzen ari diren korrikalariei irribarrea atera zaie jendearen bultzada ikustean.
Sufritzen ari diren korrikalariei irribarrea atera zaie jendearen bultzada ikustean. (idoia ZABALETA | FOKU)
Manuel Merillas leondarra, pozik helmugan sartzeko unean.
Manuel Merillas leondarra, pozik helmugan sartzeko unean. (idoia ZABALETA | FOKU)
Besarkada ederra eman dio Merillasi helmugan zain zeukan bere txakurrak.
Besarkada ederra eman dio Merillasi helmugan zain zeukan bere txakurrak. (idoia ZABALETA | FOKU)
Merillas, gaur meritu handia izan duen publikoa agurtzen.
Merillas, gaur meritu handia izan duen publikoa agurtzen. (idoia ZABALETA | FOKU)
Lehen bost gizonezkoen argazkia: Manuel Merillas, Elhousine Elazzaoui, Jonathan Albon, Remi Bonnet eta Robert Pkemoi Matayango.
Lehen bost gizonezkoen argazkia: Manuel Merillas, Elhousine Elazzaoui, Jonathan Albon, Remi Bonnet eta Robert Pkemoi Matayango. (idoia ZABALETA | FOKU)
Aritz Egea eta Borja Zubizarreta helmugan sartzen, 19. eta 20. postuetan.
Aritz Egea eta Borja Zubizarreta helmugan sartzen, 19. eta 20. postuetan. (idoia ZABALETA | FOKU)
Javier Dominguez, etxeko txikiekin helmuga gainditzen.
Javier Dominguez, etxeko txikiekin helmuga gainditzen. (idoia ZABALETA | FOKU)
Daniela Oemus alemaniarra, irabazle Zegaman bere lehen partaidetzan.
Daniela Oemus alemaniarra, irabazle Zegaman bere lehen partaidetzan. (idoia ZABALETA | FOKU)
Lehen bost sailkatuak emakumezkoen mailan: Daniela Oemus, Caitlin Fielder, Theres Leboeuf, Sylvia Nordskar eta Blandine L'Hirondel.
Lehen bost sailkatuak emakumezkoen mailan: Daniela Oemus, Caitlin Fielder, Theres Leboeuf, Sylvia Nordskar eta Blandine L'Hirondel. (idoia ZABALETA | FOKU)
L'Hirondel, bosgarren sailkatua, irribarretsu iritsi da Zegamara.
L'Hirondel, bosgarren sailkatua, irribarretsu iritsi da Zegamara. (idoia ZABALETA | FOKU)
Oihana Kortazar, euskaldun onena, zazpigarren izan da.
Oihana Kortazar, euskaldun onena, zazpigarren izan da. (idoia ZABALETA | FOKU)
Giro ederra korrikalarien artean lasterketa amaitutakoan.
Giro ederra korrikalarien artean lasterketa amaitutakoan. (idoia ZABALETA | FOKU)
Kortazar, euskaldun onenaren saria jasotzen.
Kortazar, euskaldun onenaren saria jasotzen. (idoia ZABALETA | FOKU)
Oihana Azkorbebeitia, seme-alabekin pozik lasterketa amaitzen.
Oihana Azkorbebeitia, seme-alabekin pozik lasterketa amaitzen. (idoia ZABALETA | FOKU)
Sari banaketa amaierako familia argazkia.
Sari banaketa amaierako familia argazkia. (idoia ZABALETA | FOKU)
Ane  Urkiri
Kirol burua / jefa de deportes

Lokatzaren gainean distira egin dute Manuel Merillasek eta Daniela Oemusek

Manuel Merillas eta Daniela Oemus gailendu dira 22. Zegama-Aizkorri mendi maratoian. Gizonezkoetan lehia oso estua egon da bukaera arte eta Elazzaouiren marokoarra 27 segundora helmugaratu da. Emakumetan, alemaniarra lasterketa buruan jarri da Aizkorrin eta bukaera arte mantendu da lehen lerroan.

Manuel Merillas, garaipena ospatzen Zegamako helmugan.
Manuel Merillas, garaipena ospatzen Zegamako helmugan. (Idoia ZABALETA | FOKU)

«‘Hirugarrenean asmatu’ leloak nirekin ez zuen funtzionatu eta zazpigarrenean izan behar izan du», adierazi du EITBko kameren aurrean Manuel Merillasek, Zegama-Aizkorri irabazi bezain pronto. Zazpigarren aldia zuen Zegaman; 2013. urtean egin zuen debuta eta iaz hirugarren helmugaratu zen, Kilian Jornetek ezarritako errekor berritik 9 minutura. Aurten, izar katalanaren hutsunearekin, gizonezkoetan berea izan da distirarik handiena 42 kilometroetan.

Daniela Oemus alemaniarra (4 ordu eta 31 minutu) txundituta iritsi da Zegamako plazara. Probako irabazleentzat helmugan jartzen den zinta luzatuta ikusi duenean harritu egin zen, ez baitzuen espero lehen postuan iritsiko zenik. «Badakit sei korrikalari aurreratu ditudala, baina ez nekien lasterketaren buruan nintzenik», onartu du EiTBko kameren aurrean. Proba irabaztea ez zen inolaz ere bere helburua. Debuta zuen Zegama-Aizkorrin eta aurreneko hamarren artean bukatu nahi bazuen ere, garaipenak erabat ezustean harrapatu du.

Bai eta ikusle eta zale gehienak ere. Proba inoizko irekiena, epikoena, aurreikusita zegoen. Hala zabaldu zen lau haizeetara atariko egunetan, eta, egiari zor, asmatu zuten –azken orduan ibilbidea apur bat aldatu zuten, eguraldiaren eraginez, eta ez ziren igaro Aitxuriko gailur-lerrotik–. Eguraldi petrala, oro har, guztientzat eskasa izaten den arren, badira batzuk hobeto moldatzen direnak eta halaxe ikusi zen, igoeran zein jaitsieran.

«Zegamako irabazleetako bat izatea ohorea da, ez naiz inoiz faborito ikusi, baina gaur baldintzek mesede egiten didate  eta nahi nuen lasterketa atera zait», azaldu du, hain zuzen ere, Merillas irabazleak.

Atzetik aurrera

Daniela Oemus alemaniarra Aizkorriko kontrolean jarri da lasterketaren buruan eta jaitsiera osoan ez du izan aurkaririk. Are gehiago, Yiao Mao txinatarrak, Aizkorriraino lehen postuan aritu zenak –2018an Mont Blanc-eko lasterketa irabazitakoa eta ultra distantzietan espezialista–, makalaldi galanta izan du eta, azkenean, 17. postuan helmugaratu da.

Daniela Oemus, Zegamako helmugan. (Idoia ZABALETA/FOKU)

«Lasterketa epikoa izan da niretzat, une batzuetan bota duen euri jasak apenas uzten zidalako aurrean nuena ikusten», adierazi du irabazleak.

«Aurkarien maila oso gogorra zen eta baldintzak oso zorrotzak ziren, lokatzarekin eta tarte tekniko askorekin», esan du, bestalde, bigarren egin zuen Caitlin Fielder Zeelanda Berriko atletak, alemanarengandik hiru minutura helmugaratuta. Theres Leboeuf suitzarrak, sei minutura iritsi zenak, osatu zuen podiuma.

Lehia estua bukaeraraino

Emozio handiko lehia izango zela esan zutenean gutxik esperoko zuten gizonezkoen proban gertatutakoa, kasik Zegamako plazan erabaki zena. Gutxi falta izan da helmugako lerroan esprint bat ikusteko. Azken metroetan Merillasek abiadura azkartu eta atzean utzi zuen Elazzaoui Elhouzine.

Espainiarra eta marokoarra nor baino nor aritu dira Moanoko kontroletik (34,2 kilometroan) helmugaraino, bien artean hiru segundoko tartea soilik zegoela. Egoera horretara iristeko, horiek ere atzetik aurrera egin dute. Merillas zazpigarren igaro da Aketxetik, ibilbidearen erdia eginda gutxi gorabehera, eta, beraz, bigarren erdi ikusgarria burutu du Leongo korrikalariak.

Haren atzetik, orpoz orpo jarraitu dio une oro Elhouzine berbereak, baina azken kilometrorako indarrak hobeto gorde ditu Merillasek eta, txapeldunaren txapelaz gain, Aizkorriko tontorrean dagoen aizkoraren erreplika ere eraman du Leongoak.

Kilian Jornet gabe, Remi Bonneten izena ibili zen ahoz aho, baina eguraldi petralak kalte egin dio frantziarrari, nahiz eta azkenean, hortzak estututa, meritu handiko laugarren postua eskuratu duen. Hirugarren, podiuma osatuz, Jonathan Albon britainiarra izan da, irabazlearengandik hiru minutura.

Euskaldunen maila aparta

Eguraldiak ez ditu kikildu ez korrikalariak, ez eta zaleak ere. Aizkorri puntan ere batu dira zenbait ikusle, korrikalariak une oro animatzeko. Oemusek horixe nabarmendu du, «hauspotuta» sentitu zela lasterketa osoan.

«Zegama Zegama da» leloa behin eta berriz nabarmentzen da, eta zer litzateke etxeko korrikalaririk gabe? Sekulako maila erakutsi dute euskaldunek ere. Oihana Kortazar (7.) eta Naiara Irigoyenek (10.) lehen hamarren artean bukatu dute lasterketa. Gizonezkoetan, beste behin, Aritz Egea izan da euskaldun onena (19.), oso gertutik jarraitu zion Borja Zubizarretaren aurretik (3 segundora, 20.).

Gizonezkoen podiuma

1. Manu Merillas - 3 ordu eta 42 minutu

2. Elhousine Elazzaoui - 27 segundora

3. Jonathan Aldon - 3 minutu eta 2 segundora

Emakumezkoen podiuma

1. Daniela Oemus - 4 ordu eta 31 minutu

2. Caitlin Fielder - 3 minutura

3. Theres Leboeuf - 6 minutu eta 30 segundora