
Donostiako udaletxeko beheko solairuan, ‘Udal info’ zerbitzua zegoen tokian, lanak hasi ditu EAJ eta PSEk osatutako Udal Gobernuak. Donostiarrei arreta zuzena ematen zion zerbitzuaren lekuan turismo bulego berria egingo dutela salatu du EH Bilduk sare sozialetan zabaldutako bideo baten bitartez. Egun, turismo bulegoa udaletxetik metro gutxira dago, Bulebarrean.
Hiritarrak informatu eta arreta ematen zitzaien lekuan bertan, Udaletxeko solairu nagusian, turismo bulegoa irekiko da.
— EHBildu Donostia (@HiriBizia) May 25, 2023
Ez dago indarrean dagoen hiri ereduaz eta gobernantzaz metafora hoberik.
EH Bildu-tik udaletxearen ateak irekiko ditugu hurbiltasuna berreskuratzeko. pic.twitter.com/jiqjQMVmxV
Udaletxean bertan turismo bulegoa hartzeko donostiarrei espazio bat kentzeak adierazten du, EH Bilduren ustez, zein den egungo Udal Gobernuak bultzatu nahi duen hiri eredua. «Badago metafora bat adierazten duena gaur egun Donostian indarrean dagoen hiri eredua zein den. Esaten da irudi batek mila hitzek baino gehiago adierazten dutela, eta egia da: udaletxean egiten ari diren lanak, jendeak ez badaki ere, Donostiako Turismo Bulegoa eraikitzeko dira», agertzen du bideoan Markel Ormazabal EH Bilduko zinegotziak.
Hilabete batzuk dira ‘Udal info’ zerbitzuaren leihatilak zeuden solairuan lanak hasi zirela. «Zentralitate handiko espazio honetatik udal zerbitzuen bulegoak atera dira eta turismo bulegoa ekarriko da: hau da, donostiarrei ematen zaizkien zerbitzuak kanporatzen dira eta udalaren zati hau turismoaren beharrei erantzuten aritzen da», kritikatu du Ricardo Burutaran zinegotziak.
Koalizio abertzaleak jakitera eman duenez, bi milioi euroko aurrekontua eta 900 metro koadroko azalera izango du turismo-bulego berriak, eta bide publikotik bi sarbide izango ditu, udaletxetik bereizita. Bat Bulebarretik eta bigarrena Alderdi Ederreko terrazatik.
2010eko Plan Orokorra
Udaletxeak herritarrak «traba burokratikorik gabe» joan daitezkeen tokia izan behar duela iritzi du EH Bilduk eta, hori dela eta, aldarrikatu du «funtsezkoa» dela tokiko administrazioa «berriro donostiarren eskura jartzea».
Datorren legegintzaldian hartuko dira hiri ereduaren inguruko erabaki garrantzitsuenak, 2010eko Plan Orokorra ordezkatzeko ardura izango baitute Udaleko arduradunek. «Oinarri horiek lantzen ari gara orain; eta hor ikusiko dugu plangintza berriak eta korporazio berriak herritarren beharrei erantzungo dieten edo ez», ohartarazi du Burutaranek.

Por qué Podemos le puede aguar la noche del 28M al PP

El proyecto deportivo de Uriarte se tambalea

Un hombre de Donostia está en coma inducido tras ser atacado por unos ultras en Soria

EH Bildu logra los mejores resultados de su historia y es la más votada en las municipales

Pedro Sánchez rompe el Gobierno español y convoca elecciones para el 23 de julio

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
