
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetan ikasleko irakaskuntza gastua 6.795 eurokoa zen 2020-2021 ikasturtean; alegia, %13,6ko igoera izan zen 2017-2018 ikasturtearekin alderatuz gero, Eustaten datuen arabera. Irakaskuntzako gastuaren zenbateko osoa 2.038 milioi eurokoa da, eta %11,5eko hazkuntza izan du. Gastu horiez gain, jarduera eta zerbitzu osagarriena eta kapitalena ere kontuan hartuta, gastu osoa 2.222 milioi eurokoa izan zen.
Ikastetxe publikoetako gastuaren zati handiena, %96,5, jarduera arruntak ordaintzera bideratzen da, eta gainerakoa, %3,5, inbertsioetara. Bestalde, gastu arrunta (2.145 milioi euro), horrela banatzen da: %95, irakaskuntzara bideratzen da zuzenean, eta kapitulu esanguratsuena pertsonalaren gastuena da (%91,5 dagokio epigrafe horri); %4,2 jantokiko eta eskola garraioko zerbitzu osagarrietara bideratzen da, nagusiki.
Emandako irakaskuntza motaren arabera, unibertsitatearen aurreko erregimen orokorreko irakaskuntza mailak ematen dituzten ikastetxeei gastu osoaren %75,3 dagokie, eta unibertsitateari %19,6. Erregimen bereziko irakaskuntza zentroei (artistikoei), aldiz, gainerako % 5,1. Kasu honetan, ez da desberdintasun esanguratsurik antzematen 2020/21 ikasturte honen eta aurrekoen artean.
Eskola unitateko gastuak eta ikasleko gastuak
Ikastetxe publikoetan, eskola unitateko irakaskuntza gastuak, Haur Hezkuntzan, 112.570 eurokoak dira, eta Lehen Hezkuntzan, 103.764€-koak. Erdi-mailako irakaskuntzetan, 152.127 €-koak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, 208.902 €-koak Batxilergoan eta 176.307 €-koak eta 172.208€-koak erdi eta goi mailako Lanbide Heziketan, hurrenez hurren.
Ikasleko irakaskuntza gastuak 7.589 eurokoak dira Haur Hezkuntzan, eta, Lehen Hezkuntzan, 6.561 €-koak. Erdi-mailako irakaskuntzetan, 8.733 €-koak dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, 8.582 €-koak Batxilergoan eta 9.791 €-koak eta 8.788 €-koak erdi eta goi mailako Lanbide Heziketan, hurrenez hurren. Arte irakaskuntzetan, Hizkuntzak, Musika, Dantza eta Arteak eta Ogibideak sartzen dira, eta gastu horiek 2.181 eurokoak dira ikasleko. Azkenik, unibertsitate irakaskuntzan, ikasleko gastua 8.400 eurokoa da.
Unitateko irakaskuntza gastuak %13,5 hazi dira 2020-2021 ikasturtean, 2017-2018 ikasturtearen aldean, ikasleko irakaskuntza gastuen hazkuntza ia bera, %13,6 egin baitute gora. Ikasleko irakaskuntza gastua nabarmen hazi da Haur Hezkuntzan (%27,3), eta Lehen Hezkuntzan %15,4 hazi da, DBHn %12,4 eta Batxilergoan %2,9; %6,3 jaitsi da, berriz, erdi mailako Lanbide Heziketan. Goi mailako Lanbide Heziketan ikasleko gastua ere handitu da, %2,4, eta goi mailako ikasketetan, berriz, nahiko egonkor mantentzen da (–%0,3). Arte irakaskuntzetan, ikasleko irakaskuntza gastuak %42,6 egin du gora ikasturte honetan, 2017/18 ikasturtearekin alderatuta.
Ikastetxe publikoen sarrera osoa 2.252koa da
2020-2021 ikasturtean, ikastetxe publikoen sarrera osoa 2.252 milioi eurokoa izan da; %96,3 sarrera arruntari dagokio eta %3,7, kapital sarrerari. Sarrera arruntaren osagai nagusiak diru-laguntza publikoak dira, guztizkoaren %94,1. Iturri pribatuei %5,7 dagokie, nagusiki irakaskuntza kuoten (%2,4) eta jarduera eta zerbitzu osagarrien (%2,6) bidez.

Elkartasun uholdea Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren atxiloketa salatzeko

Ranking de alternativas al aceite de oliva, de más saludable a menos

El «sí, pero» de Macron sobrevuela Corsica y abre el apetito en otras naciones

Dos hombres atacan a Puente, portavoz de Sánchez en la investidura, en Valladolid y Madrid
