
Bizkaiko eskolarteko bertso idatzien eta bat-bateko finalak jokatu dira larunbat goiz honetan Gernika-Lumoko Astran. Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean antolatutako ekimen honetan 200 gaztetik gora elkartu dira.
Lehenengo, 200 parte hartzaile batu dira idatzizko finala jokatzeko. Aurretik ikastetxe eta herrietan egin dituzte aurre kanporaketak. LH5etik batxilergora arte, mailaka jokatzen da idatzizkoa. Irabazleak eta parte hartzaileak, Bertsozale elkarteko webgunean daude ikusgai.
Ostean, bat-bateko finala jokatu dute zortzi finalistek. Aurten 27 parte hartzaile egon dira bat-bateko txapelketan eta hiru kanporaketa jokatu dira. Horietatik zortzi heldu dira finalera: Aiala Irurtia Montero, Enara Gallastegi Barrenetxea, Haizea Telleria Urkijo, Ixone Asategi Narbaiza, June Diaz Franco, Kelmene Abaitua Isazelaia, Maialen Lago Iturriaga eta Naroa Jaio Jaio.
Zortziko handian eta txikian ofiziotan egin dute gazteek eta, ostean, bakarka gaiari erantzun. Ariketa horiek egin ostean, Ixone Asategi eta Haizea Telleria izan dira puntu gehien batu dituzten bi bertsolariak eta, beraz, buruz-burukora sailkatu direnak.
Buruz burukoa jokatu ostean, Haizea Telleriak batu ditu puntu gehien eta 2023ko Bizkaiko eskolarteko txapela lortu du. Txapela Onintza Enbeita bertsolariak ipini dio txapeldunari.
Buruz burukoa jokatu duten bertsolari biak, ekainaren 3an Iurretan jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatu dira.

ESK denuncia un despido tras una «actuación racista y denigrante» de la Ertzaintza

Los votos vascos y catalanes cierran la puerta a Feijóo en el primer asalto de investidura

Ni más gente ni más ilusión: un partido melancólico
«Solo desde la lucha local se es solidario con el mundo»
