Amaia Ereñaga
Erredaktorea, kulturan espezializatua

EH Bilduren tsunamiaren poza, sareetan jaun eta jabe

EH Bilduk lortutako emaitza historikoen lekuko izaten ari dira sare sozialak: selfiak, hausnarketak, besarkadak, dantza ‘tribalak’ eta guzti, denetarik aurkitu daiteke. Jakitera ematen ari diren heinean, harridura –espero zirenak baino hobeagoak izan direlako– eta pozaren isla dira sareak.

Mikel Otero eta Rocio Viteroren selfiea.
Mikel Otero eta Rocio Viteroren selfiea. (@otero_mikel)

 Ospatzen ez dena ez da existitzen dio @birasuegi k bere txioan. Eta horrela behar du izan. Errenterian ere, poza.

 

 

Debagoienan EH Bilduk lortu dituen emaitza ezin hobeagoak eragin duten erantzuna aurkitu dezakegu ‘Oñati Goiena’ hedabide digitalean @oinatigoiena

Poza Arrasate, nabarmen gainera.

 

Oñatin, esaterako, dantza eta guzti egin dute.

 

 

Gasteizen ere Mikel Oterok @otero_mikel ezin izan du bere poza ezkutatu, selfie honetan islatzen den legez. Sareetan begirada bat emanik, egoera antzekoa da Euskal herriko herri askotan. Esaterako, Zornotzako igoeraren lekuko, Ernairen txio hau: «Egin dugu. Bukatu da Zornotzan EAJren gehiengo absolutua. Gazteon ahotsa udaletxean egongo da».

Eta gaua ez da oraindik amaitu!

Durangoko alkateak, Inma Garrastatxuk, eskerrak eman nahi izan dizkio bere herritarrei lortutako babesagatik txio batekin. Emozioak agerian: «Eskerrik asko eman diguzuen babesagatik, bihotz bihotzez», aipatu du.

 

Esker oneko hitzak ere Arkaitz Rodriguezenak. Sorturen idazkari nagusia eta EH Bilduko parlamentariak, hauxe aipatu du: «Gipuzkoa, Gasteiz, Galdakao, Gernika, Durango, Lekeitio, Arrasate, Tolosa, Laudio, Agurain, Berriozar, Atarrabia, Tafalla, Berriobeiti, Lekunberri… Eta inoizko boto gehien! Eskerrik asko eta zorionak, Euskal Herria! Aldaketa martxan da eta geldiezina da!—

 
«Bihar, al tajo!» adierazi du pozarren Bilboko Indautxu auzoko Kirrulu elkarguneak. «Indautxutik ere egin dugu! Gora Bilbo eta Indautxu euskaldun, ezkertiar, feminista eta independentista!», gehitu dute.

Txanpaina zabaldu dute Gernikan, lortutako emaitzek merezi zutelako. «Herri hau merezi duen tokira eramango dugu gardentasunez eta zintzotasunez. Bihar bertan lanari ekingo diogu gernikarren gehiengoak babestutako egitasmo politikoa errealitate izan dadin», aipatu dute.

 

 

 

Txanpaina ere Eibarren: «Bozka portzentaian igo garen alderdi bakarra! Zinegotzi bat gehiago eta bigarren indarra!», aipatu dute pozarren Eibarko EH Bilduko partaideak.