
Basauriko espetxetik aske atera da astelehen honetan Iñaki Bilbao Gaubeka Urdulizeko presoa. Honekin 25 urteko kartzelaldiari amaiera jarri ahal izan dio. Zigorraren azken egunerarte luzatu da kartzelaldia. Izan ere, Lakuako Gobernuak, espetxearen proposamena betez, hirugarren gradua onartu zion iaz, baina Auzitegi Nazionalak bertan behera utzi zuen hortik gutxira, Gorka Martinez Ahedorekin –hau ere urduliztarra– egin zuten bezalaxe.
Etxeratek jakinarazi du albistea.
Iñaki Bilbao Gaubeka preso politiko urduliztarra aske geratu da. Basauriko espetxetik atera berri da 25 urteko zigorra bete ostean. Ongietorri Iñaki! #batgutxiago
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) May 29, 2023
Oharra https://t.co/Vo7ETt5glZ
1998 urteko ekainean atxilotu eta kartzelaratu zuten Iñaki Bilbao Gaubeka, ETAko «Bizkaia komandoko» kide izatearen akusaziopean, Gernikan, Ertzaintzak Ina Zeberio tiroz hil zuen sarekada berean. Iñaki Bilbaok zenbait zauri pairatu zituen ihes egiteko saiakeran.
Madrilgo espetxeetan egon da bereziki mende laurden honetan, gero Zaragozako Zueran, eta azken garai hauetan Basaurin, azkenik Euskal Herriratua izan ostean.
Etxeratek salatu zuenez, 2017 urtean gainditu zuen jada baldintzapeko askatasuna eskuratzeko zigorraren zatia, baina eskubide hori ez diote inoiz onartu.

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Euskal Estatuaren oinarriak jartzeari ekin dio Sortuk, egitekoa eta zuzendaritza eraberrituz

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo
