NAIZ

Musika eta dantza Ziburuko elizan, apaizen jardunaren 50. urteurrenean

Battitte Etxenike eta Mikel Epalza Ziburuko elizako apaizek 50 urteko ibilbidea ospatu zuten maiatzaren 13an, eliztarren aurrean musika eta dantza emanaldi txiki bat eskainiz.

Battitte Etxenike eta Mikel Epalza Ziburuko elizan.
Battitte Etxenike eta Mikel Epalza Ziburuko elizan. (NAIZ)

Apaizek seriotasuna transmititzen dute normalean, gizartean duten papera kontutan hartuta. Haiei dagokie kristauen morala zuzentzea, dagokionean, eta horregatik figura zurrunak bezala ikusten ditugu maiz. Hori dela eta, bitxia egiten da Ziburuko elizan bi elizgizonek egin duten ospakizuna.

Izan ere, 50 urtez abade egon ostean, euren ibilbidea eliztarrekin ospatu nahi zuten nolabait, zerbait berezia egin, eta musikarekin eta dantzarekin egin dute. Battitte Etxenike eta Mikel Epalza dira Dantzan.eus-ek zabaldu duen bideoko protagonistak.

Maiatzaren 13an izan zen euren «festa» txikia; Epalza pulpituan txirularekin, eta Etxenike aldarean makilarekin, erakustaldia egin zuten.

Epalza apegai prestakuntzak bukatu eta 1973an Ziburun ordenatua izan zen; itsasoan ere 9 urtez ibilia, Marinelen apaiza izan da, eta haien bizitzaren berri ematen egon da urte askotan. Etxenike 2017an iritsi zen Ziburura, aurretik, Bardozen eta Maulen aritu zen apaiz lanetan. Mende erdiko ibilbidearen urteurren borobila musikarekin eta dantzarekin ospatu nahi izan dute bi apaizek.