
Izaskun Rekalde Abasolo (Usansolo, 1977) zendu da asteazken honetan, ‘Binke’ euskaraz eginiko herri hedabideak ezagutzera eman duenez. Usansolotarra ezaguna zen euskararen alde egin dun lan militanteagatik; besteak beste Pantailak Euskaraz edo Arnas Dezagun herri mugimenduetan eta ‘Binke’ hedabidearen sortzailea izan zen.
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Doktorea, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Lizentziatua, Doktorego Sari Berezia 2019an, ICF Coach Exekutiboa eta Lanbide Heziketan eta EHUn irakaslea, Izaskun Rekalde Abasolok euskararen aldeko lan handia egin du beti, eta horregatik nekez ahaztuko dute bere herrikideek. Pantailak Euskaraz zein ‘Binke’ proiektuetako sortzaileetariko bat izan zen, esaterako. ‘Binke’ Galdakao eta Usonsoloko euskarazko komunikabidea da.
Usansolotarra jaiotzez eta bizitzez, Rekaldek 46 urte beteko zituen uztailaren 27an, eta hiru seme-alabaren ama zen. Euskararekiko zuen maitasunak eraman zuen Netflix Euskaraz mugimenduan parte hartzera eta, horren ondoren, Pantailak Euskaraz mugimenduaren ahotsa izan da 2021eko ekainaren 8tik hona. Elkarteko lehendakaria ere bazen.
Rekalderi Dimako beilatokian egingo diote agurra senide eta lagunek.
Beti irribarrez,
— Pantailak Euskaraz (@PantailakEusk) June 14, 2023
beti lanerako prest,
beti gure bihotzean...
zeru-lurretako pantaila guztiek
euskaraz egin arte!
Eskerrik asko emandako guztiagatik Izaskun, lurrak goxo har zaitzala
Besarkada estu bat etxekoei eta lagunei.
Izas joan zaigu, @IAbasolo, adiskide sentikorra, bidaide nekaezina eta euskaltzale handia.
— Netflix euskaraz (eta gehiago) (@NEuskaraz) June 14, 2023
Ohorea izan da guretzat Netflix Euskaraz ekimenaren sorreran eta ibilbidean bidelagun izatea. Besarkada sentikorrena lagun eta senideei.
Urrundu bazara ere, beude zure asmoak gugan! pic.twitter.com/vgFa6C2PhY

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

Xabi Iraola 32 urteko igeldoarra proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokorra izateko
