NAIZ

EuskarAbenturako parte-hartzaileek «modu ahaztezinean» amaituko dute espedizioa Getxon

EuskarAbentura uztailaren 31n amaituko da hilabetez Euskal Herria igaro ondoren. Getxo izango da 155 parte-hartzaileen helmuga eta espedizioaren azken txanpan hainbat ekitaldi izango direla iragarri dute antolatzaileek.

EuskarAbentura 2023 Getxon helmugaratuko da, uztailaren 31n.
EuskarAbentura 2023 Getxon helmugaratuko da, uztailaren 31n. (EuskarAbentura)

EuskarAbenturaren 2023ko edizioa Getxon amaituko da uztailaren 31n. Hilabete osoan zehar Euskal Herriko hainbat txokotatik igaro ondoren, azken etapa honetan bi ekitaldi antolatu dituzte; hain zuzen ere, Portugaleteko Bizkaia Zubian eta Muxikebarrin. Espedizioan parte hartu duten 125 gazteek eta 30 xerpek abentura «ibaian behera» amaituko dutela jakinarazi dute antolatzaileek.

«Modu ahaztezinean egingo dute jzioquitarrek eta xerpek aurtengo azken etapa», adierazi dute ohar batean. Azken txanpan euskara sustatzeko abenturaren parte-hartzaileak itsasontzian joango dira Bilbotik Portugaletera.

Portugaleteraino «ibaian behera» ibili ondoren Portugaleteko zubia gurutzatuko dute Getxorantz Areetako Zubia Plazara iristeko. Bertan, Miren Dobaranek, Lakuako Gobernuko Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuordeak; Xabier Arauzok, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Nagusiak; eta Amaia Agirrek, Getxoko alkateak, egingo diete ongietorria 155 parte-hartzaileei.

EuskarAbenturaren azken etapa Areetatik Algortara izango da, Areetako Kaia pasealekuan gora. Behin azken ibilaldia amaitzean, Agortako Jai Batzordeak harrera egingo die espedizioaren parte-hartzaileei; hain zuzen ere, Algortako San Nikolas plazan.

EuskarAbentrua 2023ko amaiera Ekitaldia Muxikebarri zentroan izango da, aurten 31 egunetan zehar 125 gaztek eta 30 xerpek Euskal Herriko hainbat herri igaro ondoren.