
Denboraldi historikoa osatu du Lapurdik aurtengo udaran. KAE1 ligara itzuli den sasoian, bigarren egin eta kasik TKE-rako igoera erdietsi baitu. Ozta-ozta eskapatu zitzaion, Bermeoko estropadan –play-offetako lehendabizikoan– hain ondo aritu ez izana gogotik ordaindu zuen, Bueu-ren mesedetan. Bi segundoko aldeagatik ez zuen lortu historikoa izan zitekeen igoera.
Txalotzekoa izan zen lapurtarren udara –lau bandera astindu dituzte– eta emaitza ikusgarri horietako erantzule nagusietako bat Joseba Fernandez teknikaria izan da. Lapurdiren erronka onartzea erabaki zuen eta urteberen ostean, bere agurra iragarri du. Etxera itzuliko da, San Juan entrenatzera, hain zuzen ere. Lau urterako kontratua sinatu du.
«Kirol urte eta esperientzia ezin hobea» izan dela adierazi du bere sare sozialen bitartez eta eskerrak helarazi nahi izan die klubeko kide zein arraunlariei Ipar Euskal Herriko «arraun kultura ezagutzen uzteagatik».
Kirol urte ta esperientzi pertsonal ezin hobeak igaro ondoren Lapurdi Arraun Taldea utziko dudala esan nahi dut Milesker klub ta klubeko kide guztiei horren erraz jartzeagatik lana eta Iparraldeko arraun kultura ezagutzen uzteagatik Bideak berriz elkartzea espero dut Aupa LAT pic.twitter.com/R5p5fUuAMk
— Joseba Fernández (@Joseba35) September 30, 2023

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»
