
«Askatasunari kantu bat» da ‘Joan, Joana’ liburuaren egile Francisco Castrorentzat. Joana jaio zenean, Joan zela uste zuten denek, eta hala inskribatu zuten. Ikastetxeko futbol txapelketa dela eta, Joanak neska talde bat osatu nahi du, baina zuzendariak ez dio uzten, bere ustez mutila delako. Eta hor lehertzen da gatazka; haur eta gazteei zuzendutako eleberria ondu du idazle galiziarrak.
Astelehen goizean aurkeztu dute liburua Donostian. Mitxel Muruak itzuli du euskara Alberdania argitaletxearentzat eta Erria Txikota! saileko hirugarren alea da. Jorge Gimenez Bech editorearen ustez, «konprometitutako idale baten artea» erakusten du eleberriak, eta kronikatik asko badu ere haratago joan eta literatura sortzen duela aitortu du.
«Aurreiritzien aurkakoa da liburua, batez ere helduen aurreiritzien aurkakoa», azaldu du astelehen goizean egindako aurkezpenean Castro idazleak. Izan ere, bere ustez haurren artean «errazago» ulertu eta errespetatzen dira elkar, eta sarritan arazoa helduengan dagoela zehaztu du: «Gizartea errealitatea baino bi urrats atzeratuago dago, eta helduak are gehiago».
Futbol txapelketa batean kokatzen da eleberria, eta bai idazleak eta baita itzultzaileak ere, berehala aipatu dute Rubiales. Muruak gaineratu du: «Rubialesena pasa zenean, liburu honekin gogoratu nintzen. Berak edo beste hainbatek erakurri izan balute, ezberdin landuko zen auzi hau».
Gizartean eman beharreko urratsak
Muruaren iritziz, gizonek «zailtasunak» dituzte egun feminismoaren baitan beraien lekua topatzeko: «Homosexualitatea ulertu dugu, baina transexualitatea haratago doa, eta askotan errespetuan soilik geratzen gara, aurrerago joan behar dugu».
Eta horren adibidetzat jarri du eleberrian ere lehenengo amak ulertzen eta babesten duela Joana, eskolan ere neskak gertuago dituela, eta zuzendaritzak ez diola ulertzen. Ekarpen bat egiteko asmoa ere badu lanak: «Sexua, generoa eta identitatea ezberdintzen ikasi behar dugu, eta orain artean maizegi nahasi izan ditugu».
Bestalde, oso liburu «bixia» dela aipatu du itzultzaileak eta nabarmendu du «sentimenduetatik arrazoietarako bidea» egiten duela liburuak, eta horrelakoak eskoletan landu beharreko gaiak iruditzen zaizkiola gaineratu. Castrok ardura ere azpimarratu du: «Literaturak errealitatean esku hartzeko betebeharra du».

«El euskara es el idioma que más me ha emocionado cantar»

Michelin Gasteiz ofrece bajas incentivadas y contratos relevo para los 150 «excedentes»

Jarraipen zabala eta manifestazio handien ostean, gobernuei dei egin diete antolatzaileek

Una breve radiografía de los cuidados, a modo de argumentario para el 30N

Según Lehendakaritza el PNV ganaría las elecciones con 29 escaños seguido de EH Bildu con 25

30 días para rebuscar citas, recortes y fotos que aportar a Artefaktua

Tras el 30N el movimiento feminista pide a Lakua e Iruñea una mesa para hablar de cuidados

«En ningún otro conflicto se han cometido tantas atrocidades»
