
Arte Eszenikoen Akademiaren Urrezko Domina Urrezko Dominaren emate ekitaldia Madrilen izango da, azaroaren 27an, Bilboko antzokia berak aurreratu duenez.
Urrezko Dominak, Arriaga Antzokiak bizi duen une goxoa erakusten du, argi dago. Bilbotarrei zein bisitan datozen pertsonei erakustaldi bikainak eskaintzeagatik ez ezik, aipatzeko modukoa da ekoizpen propioak aurrera ateratzeko egiten duen lana.
Horretan lan mardula egin da. Azken ekoizpen propia pasa den asteburuan bertan egin da, Thomas Vinterbergen ‘Festen’ pelikularen antzerkirako egokitzapena estreinatuko baita. Maria Goiricelayak zuzendu du obra eta, Kepa Errastik itzulita, estreinaldia zein asteburuko beste bi emanaldiak euskaraz izan ziren.
Antzokiak Madrilgo Teatro Españolekin elkarlanean egindako produkzioa da “Festen” antzezlana eta gazteleraz ikusteko aukera ere izango da Arriagan bertan, azaroaren 2tik 5era bitartean.
Arriaga Antzokiak «pozez eta esker onez» jaso du Arte Eszenikoen Akademiaren partetik egiten zaion lanaren aitorpen garrantzitsu hau. «133 urteko historia duen antzoki honentzat horrelako sari batek, dudarik gabe, egindako lana indartzen du eta bide beretik jarraitzera bultzatzen gaituzte –aipatu du–. Arriaga Antzokiak aprobetxatu nahi du Arte Eszenikoen Akademiak saritutako gainerako erakunde eta artistak ere zoriontzeko», adierazi du.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
