
Ernai gazte antolakundeak sare sozialak astindu ditu, datorren larunbatean, azaroak 18, Bilbon EH Bilduk deitutako manifestaziorako deia egitean «putodefender Euskal Herria» erabiltzean. 24 ordu baino gutxiagoan 250.000 ikustaldi baino gehiago izan ditu X sare sozialean egindako argitalpenak.
Espainolismo zikinenak komunikabideak, sare sozialak eta espainiar estatuko agenda politikoa okupatzen duen bitartean Euskal Herrian aurrera goaz eta larunbatean nazio bat garela erakutsiko dugu.
— Ernai (@ernaigazte) November 12, 2023
**** defenda dezagun gure herria.
Azaroaren 18an Gazteok Bilbora#NazioaGara pic.twitter.com/4zJ2CznY78
Eskuin muturra azken 10 egunetan, inbestidura akordio eta amnistia legea aitzakitzat hartuta, egiten ari den protestetako ikur bilakatu zen (bere nahiaren kontra) gazte bat, sare sozialetan argitalpen bat egin zuenean, negar malkotan, Poliziak gasa jaurti egin ziela salatuz «Espainia putodefendatzeagatik (por putodefender España)».
Bideoa eta esaldi hura biralizatu egin ziren sare zein komunikabideetan eta Ernaik buelta eman dio. «Por puto defender Euskal Herria» dioen kartel bat argitaratu zuten igande honetan X sare sozialean eta dagoeneko 250.000 ikustaldi baino gehiago izan ditu.
«Espainolismo zikinenak komunikabideak, sare sozialak eta espainiar Estatuko agenda politikoa okupatzen duen bitartean Euskal Herrian aurrera goaz eta larunbatean nazio bat garela erakutsiko dugu. Defenda dezagun gure herria», adierazi du Ernaik.

«El euskara es el idioma que más me ha emocionado cantar»

Michelin Gasteiz ofrece bajas incentivadas y contratos relevo para los 150 «excedentes»

Jarraipen zabala eta manifestazio handien ostean, gobernuei dei egin diete antolatzaileek

Según Lehendakaritza el PNV ganaría las elecciones con 29 escaños seguido de EH Bildu con 25

Arrastaka eraman ditu grebalariak Ertzaintzak, jada eroritako zaintza sistema salatzeagatik

30 días para rebuscar citas, recortes y fotos que aportar a Artefaktua

Tras el 30N el movimiento feminista pide a Lakua e Iruñea una mesa para hablar de cuidados

«En ningún otro conflicto se han cometido tantas atrocidades»
