
Aurten Gasteizko Michelin lantegian izan diren grebetan parte hartu duten pertsonen artean diziplinazko 13 kaleratze izan direla deitoratu du LAB sindikatuak ohar baten bidez. Hortaz, enpresaren «jazarpena» eta «azken urteotan izan duen bilakaera autoritarioa» salatu ditu sindikatuak. Aurten 2012 eta 2018 urteen artean baino kaleratze gehiago izan direla ziurtatu du ohar batean.
Gainera, zigor arinak aplikatzetik santzioen mailaketa handitzera eta gehiago jartzera igaro direla azaldu du, «gaur egun gehienak larriak eta oso larriak direlarik».
Gasteizko langileak ekainean sinatutako hitzarmen berriaren aurka agertu ziren artean bakarrak izan ziren Michelinen lantegietan eta negoziazioa egiten ari zen bitartean lau greba egun egin zituzten.
Helburua «langileak beldurtzea» dela uste du LABek, jarrerak «dinamika bati erantzuten» dio eta, «halako neurri traumatikoekin batera, matrizeak Gasteizko instalazioarekiko konfiantza galtzea etengabe adierazten duelarik».
«Non geratzen dira multinazionalak hainbeste predikatzen dituen balioak? Horri buruz ari dira pertsonan erdigunean kokatzeaz ari direnean?», galdetu du LABek.
Zehazki, gertakari hauek Gasteizko lantegiak lantokiarteko batzordetik ateratzea erabaki zuen erreferendumaren ondorio dela uste du sindikatuak. Lantokien arteko batzordean enpresa «oso eroso» zegoelako, «Estatu mailako zenbakiak hobeak baitzaizkio bere interesetarako».

Una breve radiografía de los cuidados, a modo de argumentario para el 30N

William Wallace, Aretxabaletako merkatariekin bat: «Sekule ez duskue kenduko gertutasune!»

Otegi, Andueza y Ortuzar coinciden en algo sobre Pradales: más de lo mismo

Otegi no será candidato de EH Bildu a lehendakari: «Cada uno ha de estar donde le corresponde»

Albisuren aurkako jazarpenaren ondoren, literaturarentzat bakea eskatu dute irakurle taldeek

Imanol Pradales: muy del partido, institucional y con algún borrón en el expediente

‘Gernikako Arbola’: 170 años del perseguido y querido zortziko elevado a himno de Euskal Herria

«Aukera berdinekin bidea egiten ari gara, eta horrek aurrekoa deseroso sentiarazten du»
