
Izarkom telekomunikazio kooperatibaren nodo berria martxan jarri dute Bilbon. Duela sei urte sortutako herrigintza proiektua da Izarkom, telekomunikazio burujabetza garatzeko. «Hau da, herri batek edo gizarte batek, bere telekomunikazio zerbitzuak nola jaso nahi dituen erabaki eta lantzeko erakundea da. 3.200 bazkidek osatzen duten irabazi asmorik gabeko kooperatiba integrala da, norbanakoak gehienak, baita 300 bat elkarte, enpresa eta udal ere», azaldu dute.
Gaurtik aurrera, Irungo egoitzaz gain, Bilboko Goienkale kaleko 14. zenbakitik arituko da kooperatiba, duela sei urteko proiektuari segida ematen. Amaia Oca presidenteak esan duenez, «bazkideen neurrira egokitutako zerbitzua ematen dugu, beraien beharretan oinarrituta. Izarkomek ez du eskaintza deigarrien bidez ahalik eta gehien saltzea bilatzen, kontsumo arduratsua eta jasangarria bultzatzea da gure helburuetako bat».
Beste operadore batzuek eskaini ditzaketen zerbitzuak ematen ditu Izarkomek. Internet konexioa modu ezberdinetan: zuntz bidez, irrati lotura bidez edo 4G bidez. Telefono mugikor lineak eta telefono finko zerbitzua baita ere. Zerbitzuok gainera, kalitatezkoak eta eskuragarriak diren baldintzetan eskaintzen ditu.
Bizkaian haztea
Gaurko inaugurazioarekin aspalditik buruan zuten ametsetako bat egia bihurtzen dutela aitortu dute kideek. Orain arte bulego zentrala Irunen egonik, Izarkom ezagunagoa izan da Gipuzkoan. Izan ere, Bizkaiko bazkidetza ez da %24ra ere iristen eta aldi berean soziologikoki lehentasunezko herrialdea da.
Bilboko nodoa, jendaurreko arreta eta bulegoaz haratago, telekomunikazio burujabetza eta ekonomia sozial eraldatzailearen gune dinamizatzaile bezala aurkeztu du Urtzi Ugalde proiektuko koordinatzaileak: «Ideia da Bilbo-Bizkaian Izarkom proiektua herritarrentzat irekitzea eta elkarlanerako espazio bat sortzea, jarduera anitzak antolatuz, topagune bilakatuz eta bai Izarkometik, edo kooperatiba osatzen duten bazkideengandik sortu daitezken ekimen eta proiektuak abiatuz ere».
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
