
Osakidetzak Lehen Mailako Arretako osasun zentroen ordutegiak «egokituko» ditu Eguberrietan. Zehazki, arreta ordutegia 8.00etatik 17.00etara murriztuko du zentro eta anbulategi gehienetan, baina kasu berezi batzuetan 15.00ak arte egongo dira bakarrik, eta beste batzuk itxita egun batzuetan. Etengabeko Arretako Gune gehienek ez dute aldaketarik aurreikusi ohiko zerbitzuan edo irekitzeko eta ixteko ordutegian.
Osakidetzak joan den osteguneko Euskal Osasun Zerbitzuko osasunaren arloko mahai sektorialean jakinarazi zizkien ordezkari sindikalei aurreikusitako ordutegi egokitzapenak.
Osasun sailak dioenez, «herritarrei osasun zerbitzua ematen zaiela berma dadin eta Lehen Mailako Arretako profesionalen atsedena erraztu dadin» hartu dute erabaki hau. «Baliabide publikoen jasangarritasunean eta erabilera eraginkorrean oinarritutako neurria da», zehaztu du. Era berean, EAEko biztanleen osasun arreta «ehuneko ehunean bermatuta» egongo dela ziurtatu du.
Plangintza hori etengabe berrikusiko dela nabarmendu du ere, «gerta daitezkeen gorabeherei aurre egiteko, hala nola bajei edo ustekabeko absentziei».
Osakidetzak gogorarazi du herritarrek ordutegien egokitzapenari buruzko informazioa lortu ahal izango dutela Osakidetzaren web orriaren bidez, baita erreferentziazko osasun zentroen kanpoaldean jarriko diren informazio kartelen bidez ere. Landa eremuetan udaletan ere jarriko dira kartelak.
Sindikatuen kritika
Sindikatuek gogor kritikatu dituzte aldaketa horiek, murrizketatzat jo baitituzte. Hala, adierazi dute aldaketa horiek egiturazko arazoengatik izan direla, eta batez ere, langile faltagatik. «Egiturazko arazo baten aurrean ezer egiten ez denean, arazoa okerrera doa, murrizketa handiagoetara. Iaz baino itxiera gehiago ikusten ditugu. Joera horrek okerrera egingo du», adierazi du LAB sindikatuak.
ELAk ere «berehalako neurriak behar direla» azpimarratu du: «Lehen Arreta erakargarria egiteko eta plantillaren lan baldintza eskasak hobetzeko neurriak hartu beharrean, indarrean dauden neurriak hartzen jarraitzen du, ordea: ordutegiak murriztu eta zentroak itxi, gero eta handiagoak diren murrizketak».

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

El Supremo confirma las condenas a Zulueta y Enparantza y reduce las de Zuriarrain y Sarriegi

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral
