
100 autobus baino gehiago daude aurreikusita eta milaka eta milaka lagun espero dira Bilboko kaleetan, giltza eskuan, urtero egiten den euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioan. «Aurreko urteetako espektatibak ditugu eta gainditzea espero dugu», adierazi du larunbat goiz honetan Sareko bozeramaile den Bego Atxak.
Gogora ekarri dute gaurko mobilizazioa beste urte batzuetakoa baino ordubete lehenago hasiko dela, Athletic-ek eta Realak 18:30etik aurrera jokatuko duten derbia dela-eta.
‘Konponbiderako giltzak’ lelopean hartuko dituzte bizkaitar hiriburuko kaleak. «Giltzek ateak irekitzen dituzte eta ateak ixten dituzte. Bada garaia iraganeko egoerei ateak ixteko eta gaur egungo egoera berriei ateak irekitzeko, batez ere presoen etxeratzeari ateak irekitzeko».
Indar guztietako biktimak «beti presente» eta «begirunea adieraziz» mobilizatuko direla ere nabarmendu du Atxak. Horren eredu izango da pankarta eutsiko duen taldea. Sostengua adierazi duten norbanako eta eragileak bezala, hau «oso anitza» dela azpimarratu du Atxak.
Beatrice Molle eta Txetx Etcheverry (Bake artisauak), Ramon Agirre,(aktorea) Jose Luis Elkoro (Bergarako alkate ohia), Anaiz Funosas, (Bake Bidea) Eztizen Artola (senidea), Arantza Isasmendi (legelaria), Endika Guarrotxena (Athleticeko jokalari ohia), Itziar Ituño (aktorea) eta Sareko kide Joseba Azkarraga eta Bego Atxa izango dira mobilizazioaren buruan.
Gonbidatuen artean, Katalunia, Aragoi, Madril eta Galizako ordezkariak izango dia: ANC, Òmnium Cultural, Coordinadora de l’Advocacia Catalunya defensa dels drets i llibertats fonamentals dels catalans i les institucions, SOA (Sindicato Obrero Aragones), Amigos de Euskal Herria, Acercar y convivir, eta ERC, Junts, CUP eta BNG alderdietako ordezkariak.
Euskal Herritik, aldiz, ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, HNE eta CGT/CNT sindikatuak; Gure Esku, Ernai, Hitz&Hitz, Bilgune Feminista, Paz con dignidad, Frente Polisario eta Bake Bidea eragileak; eta EH Bildu Elkarrekin Podemos eta EH Bai alderdiak.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

El Supremo confirma las condenas a Zulueta y Enparantza y reduce las de Zuriarrain y Sarriegi

EH Bildu volvería a ganar en Gipuzkoa y PNV y PSE necesitarían un apoyo para gobernar





