
Azken urteotan osasunez pattal zebilen Iñaki Aldaya atzo, asteartean, zendu zen 73 urterekin. Euskal Herriko mendizaletasunean, batez ere, 70eko eta 80ko hamarraldietan, alpinista iruindarra lehen lerroan ikusi genuen. Mendi apaletan zein garaietan makina bat jarduera egin zituen.
Zalantzarik gabe, Aldayak Dhaulagiri mendiarekin (8.167 m, Himalaia) lotura berezia du. Izan ere, 1.979. urtean historia egin zuen. Xabier Garaioarekin eta Gerardo Plazarekin maiatzaren 12an tontorra zapaldu zuen. Era horretan, lehen euskal zortzimilakoa sinatu zen. Espedizio horretan ere, Jordi Pons katalanak eta Ang Rita Xerpak gailurra lortu zuten.
Zendu berri den alpinista honek Dhaulagirin arrakasta izateko, ibilbide sendoa egin behar izan zuen. Garaieran, adibidez, hiru urte lehenago Shakaur mendian (7.116 m, Hindu Kush) eginiko espedizioan parte hartu zuen. Baita 1981. urteko Jannukoan (7710 m, Himalaia) ere. Bi gailur horiek euskal mendizaletasunarentzat oso garrantzitsuak izan ziren. Eta mendi garaiekin amaitzeko, 1986. urtean Yukshin Gardan Sar mendian (7.350 m, Karakorum) sinatutako arrakasta aipatu behar da ere.
Alabaina, sendotasun hori ere beste mendi txikiagoetan erakutsi zuen. Pirinioetan, adibidez, Aspe mendiaren hego-ekialdeko isurian dagoen ‘Gran Diedro’ bidearen lehen igoera egin zuen. 1.983. urtea zen.
Alpeetan, berriz, beste bi jarduera azpimarratu behar dira. Lehena, 1982. urtekoa. J. Muru, J. M. Donazar eta J. M. Casimiorekin batera, Aldayak Peutereyko Integrala eskalatu zuen. Eta urtebete beranduago, Martin Zabaletarekin, Eigerreko iparraldeko horma gainditu zuen. Hori egiten lehen euskal alpinistak izan ziren.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
