NAIZ

Pablo Gonzalezen atxiloketaren bigarren urteurrenean mobilizazioa egingo dute, otsailaren 28an

Datorren otsailaren 28rako manifestazioa deitu dute dute Gernikan, Pablo Gonzalez kazetaria aska dezatela eskatzeko, atxilotu eta espetxeratu zutenetik bi urte beteko dira eta. Zazpi aldiz luzatu dute bere espetxealdi prebentiboa, «Errusiaren aldeko espioitza» egotzita.

Pablo Gonzalez kazetaria askatzeko elkarretaratze bat, 2023ko martxoan.
Pablo Gonzalez kazetaria askatzeko elkarretaratze bat, 2023ko martxoan. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Pablo Gonzalezen askatasuna eta Euskal Herriratzea exijitzeko manifestazioa egingo dute Gernikan datorren otsailaren 28an, egun hartan kazetariak bi urte beteko dituelako espetxean.

Pablo Gonzalez, GARA, NAIZ eta beste hedabide batzuetako kolaboratzailea, 2022ko otsailaren 28an atxilotu zuten Polonia eta Ukraina arteko mugan, Errusiaren inbasioaren ondorioei buruz informatzen ari zela.

Espetxealdiaren hasiera-hasieratik ezin izan du harreman normalizaturik izan bere abokatu Gonzalo Boyerekin, ezta bere senideekin ere. Hasieran, Fiskaltzak izendatutako ofiziozko abokatu batek baino ez zuen esku hartu eta, gero, uko egin zion auziari.

Poloniako agintariek euskal kazetariaren aurka egindako salaketa Errusiaren aldeko espioitza da, baina ez dago zehaztasun gehiagorik. Horretarako, froga ez oso zorrotzak erabili zituzten, esaterako, Pavel Rubtsoven izenean pasaporte errusiar bat zeukala, Moskun jaiotako Gonzalezen izen errusiarrari dagokiona.

Joan den azaroan, Poloniako Justiziak beste hiru hilabetez luzatu zuen Gonzalezen presoaldi prebentiboa. Zazpigarren luzapena izan zen.

Otsailaren 28ko manifestazioa Gernikako Merkuriotik abiatuko da, arratsaldeko 19.00etan.