
Frantziar Hezkuntza Nazionalak joan zen otsailaren 8an jakitera eman zuen 2024-2025 ikasturte begirako eskola karta. Plangintza horren arabera, Donapaleun kokatzen den Amikuze kolegioan klase bi hetsiko lituzkete hurrengo irailean. Erabakiak kezka bizia sortu du kolegioko irakasle eta ikasleen familien artean, aipaturiko baliabideen murrizketak kolokan ezarriko duela hezkuntza proiektua beldur direlako.
Hala, joan zen astean bertan lehenengo mobilizazioa egin zuten kolegioan.
Oraingoan, Pirinio Atlantikoen Departamendu Kontseiluak bat egin du Donapaleuko ikastetxearen hezkuntza komunitatearekin.
Otsailaren 12 honetan agiria plazaratu du Pauen bere egoitza nagusia duen erakundeak.
Idatzi horretan irakurri ahal denez, Hezkuntza Nazionaleko Akademiaren Zuzendaritzara (DAEN) joko du Pirinio Atlantikoen departamenduko buruak Jean-Jacques Lasserrek Amikuze kolegioari buruz harturiko erabakia berraztetu dezan galdetzeko.
«Kolegio horretan hartzen dituzte berdin zailtasunak dituzten haurrak zein ikasle alofonoak, eta nekez pentsatu daiteke ikasle horiek behar duten jarraipen berezia ahal izango dela bermatu 30 ikasle baino gehiagoko klase batean», adierazi du Departamendu Kontseiluak bere prentsa-oharrean, klaseen itxieraren lehenengo ondorioetako bat izanen dela ikasle-ratioa igotzea deitoratuz.
Aurten, Amikuze ikastetxeak 301 ikasle ditu. Bere aurreikuspenen arabera 2024ko irailean 310 ikasle hartuko ditu Donapauleko kolegioak.
Alta, murrizketak baieztatu ezgero, 13 gela izan ordez 11 gela izanen ditu.
Eskola karta berretsiz gero, «hirugarren eta laugarren mailan gainkargatuak diren gelak iragarri daitezke, gelak ttipiegiak izan daitezkeelarik», agerian jarri du Marie Mounier historia-geografia irakasleak 'kazeta.eus' i eskainitako adierazpenetan.
Hezkuntza Errektoretzak ondoko egunotan hartu beharko duen behin-betiko kartaren diseinuak kontuan hartuko dituela haien oharrak espero dute kolegioko ordezkariek.
«Praktika pedagogikoak eta hezkuntza kalitatea» aintzat harturik «gure lurraldearen plaza nagusian» kokatzen dela Amikuze kolegioa oroitarazi dio, ildo beretik, Hezkuntza Akademiako arduradunei Departamendu Kontseiluak.
Era berean landa eremu batean kokatzen den ikastetxeak dituen «ezaugarri propioak» baloratzeko beharra nabarmendu du aipaturiko erakundeak.
650 bat lanpostu arriskuan Hexagonoan
Lehen ministro bezala izendatu aurretik Hezkuntza ministroa izan zen Gabriel Attalek iragarpen aski kezkagarria egin zuen joan zen abenduan. Hala, 2024ko sartzerako orotara 650 bat postu kenduko zituztela frantziar Estatu osoan jakitera eman zuen.
Bordeleko akademiak 40 postu galduko lituzkelako eta Ipar Euskal Herria eta Biarno bere baitan hartzen duen Pirinio Atlantikoen Departamenduan seu postuen galera ekarriko luke tipitze demografikoari erantzun nahi dion karta berriak.
Gauzak horrela, Donapaleuko eskola bi klase galtzeko arriskuan litzateke.

40 Minutu Rockek bertan behera utzi du La Inquisicion taldearen kontzertua

La alcaldesa de UPN plantea una acusación de cuatro años de cárcel para Raimundo el Canastero

En el día contra la tortura, Arnaldo Otegi relata en redes sus días de detención y tormento

Benito Lertxundi 7K-n: «Herri honek behar du osatu, jabetu zer geratu zaion atzendua»
