
Gabby Nikitinaite Lointek Gernika Bizkaiako hegaleko lituaniarrak ez du talde bizkaitarrean segiko. Kluba eta jokalaria akordio batera iritsi dira kontratua eteteko. Bere ordez Zoe Hernandezek (–2001eko martxoaren 18a, Zaragoza– denboraldia amaitu arte ariko da Lucas Fernandezen aginduetara, Cadi La Seu taldeak utzita. Aragoiko eskolta dagoeneko Gernikan dago eta lehen saioak osatu ditu bere taldekide berriekin. Are gehiago, zapatuan Cadi La Seuren kantxan bere talde berriarekin debuta eginez bere berezko taldearen aurka jokatzeko aukera izango du.
Izan ere Zaragozako jokalariak ez du minutu askotik izan Cadi La Seu taldean. Aurten 11 partidatan izan ditu minutuak, baina ez asko. Bataz beste zazpi minutu jokatu ditu eta 2,4 puntu sartu ditu Emakumeen Endesa Ligan.
Zoe Hernandezekondo ezagutzen du lehiaketa, nola¡nahi. Zaragozako Mann-Filter taldeko harrobitik atera zen, gero Basket Zaragozan jarraitzeko. Iaz, Challenge ligan maila ona eman zuen Zizur Nagusiko Navarra Baloncesto Ardoi taldean bataz beste 9,4 puntu sartuta.
Lucas Fernandez entrenatzaileak bere aginduetara duen jokalari berriak liga ezagutzeari berebiziko garrantzia eman dio, baina eskoltaren minutu goseari» ere. «Gaztea den arren, eskarmentua dauka txapelketan. Ondo ezagutzen du, eta horrek bere egokitzapena hobea eta arinagoa izateko balioko du. Mentalitate oso oneko jokalaria da, minutu gosez heldu baita», adierazi du.

Mujica hizo gala de ser «un poco vasco» y cumplió su deseo de visitar el país de sus ancestros

Fermin Muguruzak Anoetan eskainiko duen kontzertuko ordutegiak iragarri ditu

Desobedientzia ez dela delitua aldarrikatu dute Aroztegiko epaiketaren bezperetan

Erreakzio soka luzea eragin du Pepe Mujicaren heriotzak, baita Euskal Herrian ere
