
Gutxiago falta da Itzuliaren 63. edizioa martxan jartzeko. Apirilaren 1ean emango zio hasiera aurtengo lasterketari eta hilaren 6ra bitartean ospatuko da Euskal Herriko errepideetan. Ostegun honetan antolatzaileek bertan parte hartuko duten 24 taldeen izenak jakitera eman dituzte, eta ez dago berritasunik.
Hala, lasterketak UCI World Teams-eko 18 taldeen presentzia izango du, tartean Movistar nafarra egongo delarik: Alpecin-Deceuninck, Arkea, Astana, Bahrain, Bora-Hansgohe, Cofidis, Ag2r La Mondiale, EF Education, Groupama-FDJ, Ineos Grenadiers, Intermaché-Wanty, Lidl-Trek, Soudal Quick Step, DSM-Firmenich Postnl, Jayco Alula, Visma eta UAE.
Gonbidapena jasotzeko eskubidea duten taldeen artean, UCI Pro Teams 2023 sailkapena kontuan hartuta, TotalEnergies ere izango da Itzulia 2024an. Gainera, antolakuntzak beste lau talde gonbidatu ditu: Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma euskaldunak, eta Burgos eta Q36.5 Pro Cylling Team suitzarra.
«Itzuliak nazioarteko tropeleko txirrindularirik onenak izango ditu, aurreko urteetan bezala. Ikuskizuna aurreko edizioetan izandakoaren parekoa izatea espero dugu. Halaber, pozten gara gonbidatu ditugun etxeko eta estatuko taldeak gurekin berriz ere izateagatik. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu UCI ProTeams mailako taldeei aukera ematea handiekin borrokatzeko eta aurpegia emateko gai direla erakusteko», adierazi du, ohar batean, OCETAko presidente Julian Erasok.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
