
Usansolok udalerri gisa egin dio aurten lehen aldiz harrera Korrikari. Herritik bira egin ostean, ospitalera igo da lasterketa, eguerdiko 13:00ak aldera. Iritsi denerako, langile andana zuen zain sarrerako biribilgunean eta bide ertzetan. Askok eskuz egindako kartelak zituzten eskuetan; «Osasungintza ere euskaraz», «Osasun publiko eta euskalduna» eta «Euskaraz lan eta bizi nahi dugu» aldarriak irakur zitezkeen, besteak beste.
Kartelak eskuetan, Korrika noiz iritsi zain eta gogotsu ziren Nahia Aia eta Zuriñe Bustinza ginekologoak. Osasungintzan euskararen normalkuntzak dituen hutsuneak asko direla nabarmendu du Aiak. Nahiz eta aitortu gero eta kasu gehiagotan eskatzen direla hizkuntz perfilak, gogorarazi du pazienteekin egoteko unean langile guztiak ez direla gai pazienteak euskaraz artatzeko. Historial klinikoak gazteleraz egin behar direla gehitu du Bustinzak, eta elebitan egitea ongi legokeela.
Aiaren ustetan, garapen profesionalari ere erreparatu beharko litzaioke. «Kongresuak eta argitaratzen dituzten artikulu zientifikoak apenas egiten dira euskaraz eta hori ere euskalduntzeko eremua da».
Medikuntza ikasleen aldarriak
«Azterketak uskaraz» lelodun kartela eskuan zuen Irati Santa Cruz medikuntzako ikasleak. Elkartasun keinu bat egin nahi izan du bere ikaskideekin batera, azaldu duenez, haiek ere antzeko egoera bizi baitute. «Zortekoak» izan direla dio, ikasgai gehienak euskaraz egin ahal izan dituztelako. Baina oraindik ere gaztelerazko eskolak jasotzen dituztela azaldu du. «Ea apurka-apurka dena euskalduntzea lortzen dugun».

Al alcalde de Tutera no le gusta que Laura Pausini felicite a sus «amados vascos» desde Iruñea

Iniciativas para reconocer y reparar a Josu Zabala, discriminado en Irun respecto a Manzanas

El grupo parlamentario de EH Bildu denuncia en los juzgados amenazas de muerte a Otegi

El presidente de la RFEF minimiza el ‘mitin’ ultra en Cornellà: insultos a musulmanes y Sánchez


