
Baionan Korrikak azken kilometroak egin eta Garazi Arrulak azken mezua irakurri ostean, dena amaitua zela uste zuenak oker zebilen. San Andres plazan AEK-k eta NAIZek elkarlanean antolatutako gunean jendetzak luzatu ditu amaiera eguneko ospakizunak. Euskal Herriko txoko guztietatik bertaratutako euskaltzaleek harrotasunez eta, noski, festa giroz blaitu dituzte Baionako kaleak.
Baionako Gaztelu Zaharraren magaleko larrean, bazkalosteko nekea gainditu nahian etzanda zirenen kontrastean, milaka lagun bildu dira NAIZ Gune honetan. Eguzkia lagun, kontzertuekin, eta edari eta jana eskaintzarekin gozatzeko aukera izan dute.
.@naiz_info gunea horrela dago. #Korrika23 ren amaiera besta zoragarria Baionan. pic.twitter.com/JaezlGZm3C
— Maite Ubiria (@Maite_Ubiria) March 24, 2024
Lehen ordutik gainezka egin du guneak. Eta nola ez. Anje Duhalde lapurtarrak estreinatu baitu oholtza. Helduak bertan espero ziren, baina egiari zor, euskal rockeroaren musikak gazteak erakartzeko gaitasuna du oraindik ere. Kantuan entzun da Andres plaza Duhalderen hitz eta erritmoekin, eta erritmoari eutsi dio Xutik taldeak. Kasu honetan bai, gazteenek egin diete errepika eszenatoki gaineko musikariei.
Gauez igaro zen Korrika Mauletik; eta bertan hartu zuten lekukoa Xiberoots taldeko kideek. Gaurkoan, plazak eztanda egin du xiberutarren kontzertua hasi bezain laster. Oihu, salto eta emozioek ez dute etenik izan azken nota isildu artean. Reggae eta ska doinu artean azken aurreko hatsa eman dute euskaltzaleek. S.F.M. taldeak borobildu behar du arratsaldea; Fermin Muguruzaren klasikoekin dantzan jarriko dute plaza.

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

La Red de Personas Torturadas de Euskal Herria exige nuevos pasos en su reconocimiento oficial

Josu Urrutikoetxea recibe amenazas en Angelu con un lema de la Guardia Civil

Declaran procedente un despido por no ir al trabajo tras cambiar la empresa las vacaciones
