Kanpaina eta etika

GAL terroristatzat jotzen duen jende askok PSEri emango dio botoa, baita GAL terroristatzat jotzen ez duen jende askok ere, GAL gaitzesten duten batzuek eta txalotzen duten bestetzuek. PSOEk beti gaitzetsi izan du GAL; ez dakit terroristatzat jotzen duen, Espainiako auzitegiek, behintzat, ez. PSOEk moralki gaitzetsi du, baina penalki kondenatzeko ez du zirkinik ere egin, aitzitik baizik, auzitegiek baino gutxiago. Izan ere, zigortu dituzten bakanei zigorra arindu, indultua eman, karguan mailaz igo eta kondekorazioa eman izan die.
PPri ere emango dio botoa GAL, eta frankismoa eta tortura, terrorismotzat hartzen ez duen jendeak (horien artean frankismoarekin eta torturarekin bat etorri diren askok) eta terrorismotzat hartzen duenak. PP Gobernuan egon deneko jarrera PSOErenaren analogoa izan da gaizkile horiei dagokienez.
EAJri botoa emango dioten hainbatek erakunde terroristatzat jotzen dute ETA; beste askok, ez, haren borroka moduaren aurka egon arren.
EH Bilduri botoa emango dio bai ETA inoiz gaitzetsi ez duen jendeak bai gaitzetsi izan duen jendeak, haren jarduera terrorismotzat jotzen ez duen jendeak (horien artean jarduera horrekin bat ez zetozen askok) eta terroristatzat hartzen duen jendeak. Beharbada batzuek ez diote Otxandianori botorik emango elkarrizketatzaileak esatea nahi zuena ez esateagatik eta beste batzuek esan zuenagatik emango diote.
Zenbatek? Hori baita sortu duten zalapartaren arrazoia, erakustaldi etiko eskas horren benetako kontua, ustez etikaren defentsan.
«Ez dago etika eta moral neutrorik. Soluzioa aniztasuna da; ez dago besterik», irakurri berri dut NAIZen, adimen artifizialaren erabilera sozialki arduratsuaren gaineko solasaldi baten kronikan.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

