NAIZ

Nafarroako Foru Erkidegoa Txapelketak beste marka bat hautsi du 141 parte-hartzailerekin

Eskuzko eta paletazko txapelketako finalak Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko dira, ekainaren 8an eta 23 an.

Txapelketa gaur aurkeztu dute Iruñeko Kirolaren Etxean
Txapelketa gaur aurkeztu dute Iruñeko Kirolaren Etxean (EMAKUME MASTER CUP)

Bere laugarren ekitaldia beteko duen emakumezkoen pilotako Nafarroako Foru Komunitatearen Txapelketak hazten jarraitzen du eta aurten parte hartze marka berri bat ezarriko du, denera 141 bat izango dira eta eskuz eta palaz jokatzen den lehiaketa honetan parte hartuko dute pilotariak. Erabat irekia den lehiaketa honetan, emakume guzti horiek euren ezaugarrietara egokitutako erreferentziazko txapelketa batean kirol honekiko grina garatzeko plaza bat aurkitu dute.

Hala, esku pilotari dagokionean, lau mailatako txapelketak egongo dira, bat pilota goxoarekin eta hiru mistoarekin; gazteak, promesak eta eliteak. Viana, Mendavia, Orkoien, Antsoain, Ultzama, Burlata, Lekunberri eta Iruñea izango dira astelehen honetan Kirolaren etxean aurkeztu duten lehia honen geltokiak. Ikasturte honetan, esku-huskako eta paletako finalak Nafarroako pilotaren bihotza den Labrit pilotalekuanjokatuko dira. Final biak zuzenean emango ditu Navarra Television-ek. Eskuzko lehiaketa larunbat honetan, maiatzak 4, hasiko da eta finala ekainaren 2rako dago iragarria. Paletako txapelketak ekainaren 8an hartuko dio erreleboa eta finala ekainaren 23an jokatuko da.

Txapelketa irekia eskaintzea, pilotari bakoitzak bere egoerara ondoen egokitzen den modalitatea aukeratzeko moduarekin, berriz ere funtsezkoa izan da parte-hartzaileen gorakadan, baina, kopuruaz harago, parte-hartzaileen maila ere nabarmendu behar da, emakumezko pilotaririk garrantzitsuenetako askok hartuko baitute parte, bai eskuan, bai paletan.

Maila bikaina

Esku-huskari dagokionez,Olatz Arrizabalaga, Nora Mendizabal, Paula Gorostiaga, Goiuri Zabaleta eta Amaia Alday –egungo buruz buruko txapeldunaren– presentzia ziurtatuta dago, hau da, elite mailako kartel bikaina izango du aurtengo NFKT-k.

Pala modalitatean ere lehen mailako pilotariak izango ditugu, besteak beste, Irati Igoa, Amaia Espinal, Paula Gorostiaga, Haizea Salanueva eta Juncal Quevedo, ez baitute hain txapelketa entzutetsua jokatzeko aukera pasatzen utzi nahi izan.

Gaurko aurkezpenean Laia Salsamendi bertan izan da, antolakuntzak Nafarroako Foru Erkidegoko Txapelketako Enbaxadore izendatu baitu. Izabako pilotari gazteak berriz ere ebakuntza bat izan du belaunean eta kantxetara itzultzea nahi baino gehiago luzatzen ari zaio.