NAIZ

Israeli armak bidaltzeari uztea eskatu dute Amnesty Internationalek eta Oxfam Intermonek Bilbon

Amnesty International eta Oxfam Intermon taldeko hainbat ekintzailek Israeli armak bidaltzeari uztea galdegiteko elkarretaratzea egin dute gaur Bilbon, «palestinar herriaren genozidioa» geldiarazteko.

Elkarretaratzea egin dute Bilbon.
Elkarretaratzea egin dute Bilbon. (Amnistia Internacional)

Amnesty International eta Oxfam Intermon taldeko hainbat ekintzailek Israeli armak bidaltzeari uztea galdegin dute Bilbon, «palestinar herriaren genozidioa» geldiarazteko asmoz. Guggenheim museoaren aurrean egin dute elkarretaratzea larunbat honetan.

Antzeko mobilizazioak egin dituzte Gorbernuz Kanpoko Erakundeek espainiar Estatuan. Izan ere, espainiar Estatuari aurpegiratu diote Erresuma Batuak, Estatu Batuek, Alemaniak, Herbereek, Australiak edota Dinamarkak egiten duten moduan Israeli armak bidaltzea. Anmistia Internacionalen eta Oxfam Intermonen ustez, jokabide horrek Palestinan burutzen ari diren gerra krimenen «konplize» bilakatzen ditu estatuok, bidalitako arma militarrekin giza eskubideak urratzen dituelako Israelek

Hori dela eta, mundu mailara ere zabaldu diren protestekin presioa egin nahi dute, egun Israeli armak bidaltzen dizkioten estatuek halakorik egiteari utzi diezaioten. Horrela, Anmistia Internacional eta Oxfam Intermon taldeetako hogei bat ekintzaile elkartu dira Bilbon, ‘Stop envío de armas a Israel’, hots, «Israelera arma bidalketa stop» zioten kartelak eskuetan zeuzkatela. Halaber, jendarteari dei egin diote esku hartu dezan «palestinar herriaren sarraskia» geldiarazteko.