
Esku pilota urtean zehar gelditzen ez den kirol bat izanik, lesioak ere ageri izaten dira noizean behin; batzuetan nahi baino gehiago. Kasu honetan Baikok bi lesionaturen berri eman du ostiral honetan; Jon Mariezkurrena eta Alberdi II.a.
Atzelari nafarraren kasuan, «lesio muskularra du eskuin hankako koadrizepsean», bere enpresak jakinarazi duenez. Proba osagarrien zain dago, eta, beraz, atseden hartu beharko du. Larunbatean Iruñeko Labriten jokatzekoa zen Mariezkurrena, baina bere tokia Jon Ander Imazek hartuko du, Peña II.arekin batera Jaka-Albisuren aurka jokatzeko.
17.15ean hastekoa den jaialdi baten lehenengo partida izango da hau. Ondoren, dagoeneko jokoan ezer ez duten Zabaletak –txapelketatik kanpo jada– eta Lasok –sailkatuta– Buruz Buruko partida jokatuko dute.
Alberdi II.a ere lesionatuta
Bestalde, Alberdi II.ak ezker eskua minduta duela jakinarazi du ere Baikok, eta ostiral gauean Agirrek ordezkatuko du Zornotzako jaialdiko lehenengo partidan. Agirrek, Salaverri II.arekin osotuko du bikotea Bakaikoa-Ugartemendiaren aurka jokatzeko.
Bigarrenean Buruz Buruko Serie B Txapelketako partida jokatuko dute Larrazabalek eta Senarrek, eta jaialdia ixteko Urrutikoetxea-Morgaetxebarria eta Zubizarreta III.a-Aranguren arituko dira.

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia
