
EAJren Euzkadi Buru Batzarrak astelehen honetan egindako bilkuran erabaki du Joseba Diez Antxustegi arabarra izango dela Gasteizko Legebiltzarrean jeltzaleen taldearen bozeramailea. Beraz, orain arte eledun izandako Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarraren presidentearen lekukoa hartuko du aurrerantzean apirilaren 21ko hausteskundeetarako Arabako zerrendaburu izandakoak.
Joseba Diez Antxustegik 31 urte ditu, Gasteizen jaiotakoa eta Zuzenbidean lizentziaduna da, Euskal Herriko Unibertsitatean. Gasteizen Legebiltzarkide izandakoa da 2019ko ekaina eta 2023ko iraila bitartean eta gaur egun Arabako Batzar Nagusietan EAJren bozeramailea da, baita Asparrenako zinegotzia ere, 2023ko udal hauteskundeetan herri horretako zerrendaburu izan ostean.
Halaber, jeltzaleen zuzendaritzak igandeko bileran berretsi zuen legegintzaldi honi hasiera emango dion astearteko osoko bilkuran Bakartxo Tejeria proposatuko duela Gasteizko Parlamentuko presidente izateko. Azken hiru legealdietan izan da presidente Tejeria.
Mahaiaren lehen idazkarirako, aldiz, Ion Aiarza proposatuko du EAJk astearteko osoko bilkuran. Joan den apirilaren 21eko hauteskundeetan Bizkaiko zerrendan hirugarren joan zen Aiarza.

Ikasle etorkinei euskara ikastea errazten dien Eusle programaren arrakasta

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina




