
«Beren lanak soldata duina merezi duelako», lehen sektoreko ekoizleen errenta hobetzeko lan egingo duela esan du Oihane Agirregoitia Europako hauteskundeetarako EAJko zerrendaburuak.
Astearte honetan Eltziegoko upategi batean egindako agerraldian adierazi du hau hautagaiak. Gaineratu duenez, «ustiategien iraunkortasun ekonomiko eta sozialak baino ez du ingurumenaren iraunkortasuna bermatzen» eta «hobekuntza hori gabe arriskuan dagoelako belaunaldien arteko erreleboa eta EBko elikagaien segurtasuna» lan egingo du zentzu horretan.
Horretarako, sektorearekin elkarrizketa areagotu behar dela aldarrikatu du europar arauak sektoreko langileen eskutik egiteko eta «ez haien kontra», baita burokrazia gutxiagorekin ere Nekazal Politika Bateratuaren programen kudeaketan.
Helburua lortzeko bidea hasten da, hautagaiaren esanetan «elkarteak sortzen laguntzea eta ekoizleak gehiago inplikatuz produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko lanean. Bai eta produktoreen eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzena babestuz ere, distribuzio kate laburren bidez eta ‘zero kilometroko’ produktuak bultzatuz».
Bestalde, azken hilabeteotan lehen sektorean mobilizazioak deituz egin diren aldarrikapenak gogora ekarrita, Agirregoitiak «burokrazia gutxiago» eskatu du «Europako programetara hobeto eta errazago sartu ahal izateko».

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
