
2022an HBOk ‘House of the Dragon’ estreinatu zuen, ‘Tronuen Jokoa’ telesailaren prekuela; biak George R.R. Martin idazlearen ‘A Song of Ice and Fire’ liburuetan oinarrituta.
Daenerys Targaryen-en istorioaren aurretik girotua, 172 urte zehazki eta errege baten ondorengotza arriskuan dagoen unean, Viserys Targarien-en erregealdiaren bederatzigarren urtean. Telesailaren estreinaldia 10 milioi ikuslek baino gehiagok ikusi zuten. Urrezko Globoen 80. edizioan, gainera, Telesail Onenaren Saria irabazi zuen eta Emma D'Arcy aktoreak, Emakumezko Aktore Onenaren izendapena.
Tonuan, giropenean, estiloan, soinu bandan, estetikan, pertsonaia motetan eta diseinu ekoizpenean, oro har, jatorrizko telesailaren esentzia oso-osoa topatu daitekeen arren, gidoiari eta pertsonaien arku dramatikoari dagokienez gertuago dago ‘Succession’ bezalako telesail batetik ‘Tronuen Joko'-tik baino. Aurrekoa baino askoz ere ‘zehatzagoa’ ere bada, pertsonaia eta kokaleku gutxiago dituelako, eta tramak orokorrean asko murriztu direlako.
Estreinatu den bigarren denboraldi honek aurrekoaren ildo nagusia jarraituko du; Lucerysen heriotza izan da, kosta ahala kosta, saihestu nahi zen gatazka baten eragilea. Lehen denboraldiaren amaieran Rhaenyra-ren haserre aurpegiak argi uzten du diplomaziaren garaiak atzean geratu direla eta 2. denboraldian emozio handiak espero ditugula.
Filmaketa lanak 2023ko apirilaren 11n hasi ziren, Bretainia Handian. Hortik Estatu espainiarrera joan ziren maiatzean eta, gero, Ingalaterrara itzuli ziren. Han grabazioek aurrera egin zuten, Hollywoodeko gidoilarien greba tarteko, eta 2023ko irailaren 29an amaitu ziren lanak.
Denboraldi berri hau aurrekoa baino laburragoa izango da, zortzi atal; sortzaileek diotenez, istorioaren beharrengatik izan da eta ez HBOk aurrekontu-murrizketaren bat egin duelako.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

