
Michel Franco mexikarraren ekoizpen berria iritsi da eta, bere aurreko lanek eragin dutena ikusita, argi dago aurkako zein aldeko iritziak jasotzen ohitua dagoen zinemagilea dela. Batzuk bere filmografia deseroso eta probokatzailea maite dute, besteak, aldiz, aurkako kanpaina mediatiko bati ekiteko prest azaldu dira (‘Nueva Orden’ filmarekin gertatu zen adibidez).
Askok diote zinema mexikarra ikusteko modua goitik behera aldatu duela. ‘Memory’ film berriarekin iritzi positibo nahiko bateratuak jaso ditu. Istorio honetan, alde batetik Sylvia ezagutuko dugu (Jessica Chastain); gizarte-langilea da eta alkoholarekiko mendekotasunaren pisu traumatikoa jasaten duen arren, beste oinaze sakonago bat ere ezkutatzen du.
Beste protagonista, dementzia goiztiarra duen Saul (Peter Sarsgaard) da. Bien arteko ‘ustekabeko’ topaketaren ondorioz iraganerako ateak parez-pare irekiko dira.
Veneziako Mostran aurkeztu zuten filma (Sarsgaard-ek gizonezko antzezpen lan onenaren Volpi Kopa irabazi zuen) eta, bertan, New Yorken gertatzen den film honi buruz zinemagileak azaldu zuen ez duela interesik pertsona edo bizitza perfektuak erakusten dituzten istorioak jorratzeko: «Idaztea eta gizartean ikusezinak diren pertsonengan arreta jartzea gustatzen zait».
Jessica Chastainek, aldiz, Michel Francorekin izan zuen lankidetzaz hitz egitean, ez dela azkena izango nabarmendu zuen: «Arriskuak hartzea maite dut». Ikusi beharreko filma, zalantzarik gabe; ziurrenik zuen artean eztabaidak eragingo ditu.

Hernaniko segadan atxilotu eta 29 urte preso eman zituen Garratz Zabarte hil da

Salud desaconseja el baño en 11 playas de Bizkaia y Gipuzkoa por la calidad del agua

La familia de Ander quiere esclarecer los hechos que acabaron con su vida

«Había gente que vivía en Irulegi mil años antes de los vascones que escribieron en la Mano»

