
Zubiri, Iruñea, Gesaltza Añana, Argantzon eta Gasteiz izan dituzte mugarri azken egunetan EuskarAbenturako lagunek. 83 kilometro gehiago oinez eta eguzkipean. «Gerizpeen zale bilakatu gara, baita txapelaren eta kremaren lagunmin ere», aitortu dute.
San Ferminetan bisita azkarra egin zuten, baina ederki gozatua. Handik Irulegira joan ziren. Aranzadiko kideen eskutik adi entzun zituzten Jzioquitarrek azalpen denak, eta arratsaldean, berriz, Gesaltza Añanako gatzagako kideenak.
Argantzonera Errigorako kideak hurbildu ziren eta 10 urte hauetako esperientzia zainzuri eta piperretan dastatu ahal izan zuten gazteek. Arratsaldean, Jzioquitarrek Argantzoneko ikastolara jo zuten haien lana ezagutzera. «Pauso bakoitzarekin gauzak berriak ikasten goazela esan genezake», adierazi dute.
Talde kohesioaren isla izan zen erromeria, denak talde bakarrean festaz gozatzen. Pixkanaka badoaz gazteak musika instrumentuak ateratzen eta sormenari bide ematen ere. Bada aurrenekoz gitarra jotzen ikasten hasi denik ere.
Bi harrera
Lau egun hauetan harrera bi jaso ditu EuskarAbenturak. Alde batetik, Iruñean, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko sailburuak, Javier Arakama Euskarabideako zuzendariak eta Aitziber Campion Iruñeko udal zinegotziak hartu zituen, San Fermin betean.

Bestetik, Gesaltza Añanan, Juan Carlos Medina alkatea, Garbiñe Medina zinegotzia eta Lexuri Ugarte Arabako Foru Aldundiko ordezkaria hurbildu ziren agurra ematera.
Ostegunez heldu ziren Gasteizera. Eta ostiral honetan, etaparik gabeko eguna dutenez, Errekaleor ezagutuko dute. Arratsaldean, emakumeaz eta kirolaz jardungo dute gazte Jzioquitarren lanak oinarri. Egunez eguneko urratsen berri izan nahi duenak, EuskarAbenturaren sare sozialak jarraitu besterik ez du, eta noski, elkarbanatu.

«Pertsona normalek» Donostiaz gozatu dute 21. Irrikitaldian, «pirata malapartaturik gabe»

Cuatro hombres detenidos en Bizkaia acusados de agredir sexualmente a una menor de 14 años

Laredo no es Bilbo ni menos Altsasu: el alcalde del PP reduce los ataques a «gamberradas»

Fallece un trabajador de 51 años en la papelera de Iurreta
