
Usansoloko ospitalean hil da Jon Irazabal Agirre (Iurreta, 1960-08-23), Gerediaga Elkarteko kidea eta ia hiru hamarkadeetan Durangoko Azokari lotuta egon den kulturgilea. 63 urterekin hil da; bihar, hain justu, 64 urte beteko zituen.
1982 urtean hasi zen lanean Irazabal Gerediagan eta hogei bat urteetan Durangoko Azokaren zuzendaria izan zen, 2012 urtean utzi zuen arte.
Hileta elizkizuna bihar, ostirala, abuztuak 23, izango da,
arratsaldeko 18.00etan, Iurretako Mikel Goiaingerua Deunaren Eliz parrokian.
Iurretan jaioa, oroimen historikoa, historia, ohiturak eta Durangaldeko kulturarekin zerikusia duen guztia aztertu zuen argitaratu zituen hainbat lanetan. Era berean, 1937ko Durangoren aurkako bonbardaketa faxista gehien aztertu duen pertsona izan da Irazabal.
Gerediaga elkarteak berak iragarri du albistea X sarean, mezu hunkigarri batekin: «Durangerrikook asko zor dizugu».
Jon Irazabal Agirre elkarteko kidea eta lankide ohia gaur goizaldean zendu da.
— Gerediaga Elkartea (@Gerediaga) August 22, 2024
Durangerrikook asko zor dizugu
Goian bego! pic.twitter.com/a2aJbdwUkX
2011n GARAri eskainitako elkarrizketan, Azokan emandako ibilbide luzea aztertu zuen Jon Irazabalek. Urte horretan utzi baitzuen euskal liburu eta diskoaren hitzordu handiaren ardura. Argi zuen etorkizuna: «Azokaren etorkizuna elkarlanean dago», zioen.
Iaz, Durangaldearen erronken gaineko artikulu zabala argitaratu zuen NAIZen.
Albisteak
(LUZAPENA JARRAITUKO DU)
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
