Bilboko Aste Nagusian murgildu ohi den orok izango du bere ekitaldi gogokoena, urterik urte hutsik egin gabe errepikatzen duena itxaronaldi luzearen ostean. Batzuentzat txupinaren jaurtiketa bera izango da. Gastronomikoan lehiatu eta tripa betetzeko unetxo hori nahiago izango dute, beste batzuek, agian.
Aste Nagusiak eskaintzen dituen mila eta bat aukerez gozatzeko grina bateragarria da horietara guztietara joatearekin, noski, baina euskal musika eta kulturaren zale askorentzat, zalantzarik gabe Albokarien Tropela izango da jaietako hitzordu nagusietako bat. Aurten, gainera, XXV. edizioa ospatu dute.
1998. urtean hasi ziren kalejira berezi hau egiten, Ibon Koteron albokari eta irakasle ezagunak antolatuta. Hasiera haietan, gutxi batzuk baino ez ziren elkartzen. Bistan denez, urteen joanak ondo pasatzeko grina areagotzea baino ez du ekarri.
Festen egun handiak ekarri duen eguraldi eguzkitsuak lagunduta, hamarka albokari eta panderojole gora eta behera ibili dira giro ederra eta alaitasuna Bilboko kaleetan barreiatzen. Areatza ingurua ez ezik, Alde Zaharra ere doinuz jantzi dute musikariek.

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes






