
Anna Novion-ek zuzendutako film hau Canneseko Zinemaldiaren 76. edizioko Emanaldi Berezien sailean proiektatu zuten. Lyongo Goi Eskola entzutetsuan matematika-ikastaro batean onartua izan den Marguerite izeneko matematikari gazte baten bizitzari buruzkoa da. Bere promozioko emakume bakarra da eta bere tesiaren azalpena prestatzen ari den bitartean guztia ezin hobeto doala dirudi. Tesian akats bat egin duela jakiten duen egunean, lur jota geratu eta eta lana utziko du. Margueritek, hutsetik hastea erabakiko du eta filmak Margueritek bizi duen tentsio emozionala eta intelektuala aztertuko ditu.
Matematikarekiko maitasuna eta norbere bidea aurkitzeko nahia uztartzen dira, gazteek bizitzako une garrantzitsuetan dituzten dilemak irudikatuz. Margueriteren barne-borroka azalduko du, arrakastaren eta norberaren zoriontasunaren arteko oreka bilatzen duen bitartean.
Ella Rumpf, aktore gazte hau hainbat genero eta rol interesgarritan jokatu du eta antzezpen lan sakonengatik eta pertsonaia konplexuak antzezteko duen gaitasunagatik egin da ezagun; lan ospetsuenetako bat ‘Raw’ (2016) filmean izan zen, Julia Ducournauren zuzendaritzapean. Bertan, Justine izeneko neska gazte baten ahizpa, Alexia, antzezten du.
‘Le Théorème de Marguerite’ lanari esker, Ella Rumpf aktoreak, Emakumezko Aktore Berri Onenaren Cesar saria irabazi zuen iaz.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

