
Aste ezberdina, baina oso garrantzitsua, dute aurretik Asobal Ligako bi euskal taldeek. Bidasoa Irunek Liga alde batera utzi eta berebiziko neurketa du astearte honetan EHF European Leagueko multzo fasean. Anaitasunak, aldiz, Kopako lehen kanporaketari egin behar dio aurre, Alcobendasen partida bakarrera.
Bidasoa Iruni dagokionez, etorkizuna du jokoan. 20.45etatik aurrera, Errumaniako Constanta taldea jasoko du Artalekun. Irundarren multzoa oso berdinduta dago momentu honetan, lau taldeek hiru puntu baitituzte eta edozein despistek mina sor lezake.
Esan behar da aurtengo EHF European Leagueko partidarik garrantzitsuena dela Bidasoarentzat. Aurreko astean bost golengatik galdu zuten Errumanian eta astearte honetan berriro galduz gero, kolokan gera liteke Alex Mozasen taldea.
Nahiz eta arazo ekonomikoak zan, talde sendoa dela erakutsi zuen Constantak aurreko astean etxean (35-30). Andrei Buzzle Granollerseko jokalari ohia dute kanpoko jaurtiketetan mina egiteko eta Gaston Mouriño Bidasoako jokalari ohi eta pibote argentinarrak errekurtsoak dituela erakutsi zuen.
Bidasoak garaipena lortuko ez balu, atzerapauso bat izango litzateke, ondoren Ystads Suediako Ligako liderrak etorri beharko lukeelako eta azken jardunaldian Polonian jokatu beharko lukeelako.
Albisterik onena Julen Mujikaren berragerpena da. Gazteak Morrazoren aurka jokatu zuen asteburuan Ligan lesio bat gainditu ostean, eta duda handiena Pedro Pacheco brasildarraren presentzia izango da.
Anaitasuna, Kopara begira
Nafarrek goiz hasi beharko dute Kopako kanporaketa jokatzen. Astearte honetan Alcobendasen kontra (20.00) arituko dira, partida bakarrera. Beraz, helburua argia da: garaipenaren bila aterako dira Quique Dominguezen mutilak.
Gainera, Ligan Logroñoren arka jasotako porrotaren minarekin jokatuko dute.
Zarautzek ere jokatu beharko du Kopako kanporaketa hau, baina gipuzkoarrek asteazkenean jokatuko dute etxean Guadalajararen aurka (19.30).

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
