
Santurtzitik Bilbora Nazioarteko Lasterketaren 36. edizioa jokatuko da hilaren 24an eta 3.000 atleta inguru espero dira, antolatzaileek astearte honetan aurkezpen agerraldian jakinarazi dutenez.
Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotziak, Karmele Tubilla Santurtziko alkateak eta Oscar Alvarez Santurtziko Atletismo Klubeko zuzendariak aurkeztu dute lasterketa Bilboko udaletxean. Bi udalak eta Santurtziko kirol kluba dira antolatzaileak.

Lasterketa Santurtziko Mikel Trueba kiroldegitik abiatuko da 11.00etan, eta Bilboko Pio Baroja plazan amaituko da, Uribitarte pasealekuan, Bilboko udaletxearen parean. 14 kilometroko ibilbidean barrena, atletek Ezkerraldeko udalerri batzuk zeharkatuko dituzte, hala nola Portugalete, Sestao edo Barakaldo.
Lasterketa nazioarteko proben egutegian dago, eta lasterketa herrikoietako korrikalarientzat zein bertoko eta nazioarteko eliteko atletentzat irekita dago. Izen-ematea azaroaren 21era arte dago zabalik sarean, eta azaroaren 22ra arte Mikel Trueba kiroldegian.
Izen-ematea sarean egiten bada, dortsalak kiroldegian jasoko dira azaroaren 21ean, 22an eta 23an, 18.00etatik 21.00etara, eta azaroaren 24an bertan, proba baino ordubete lehenagora arte. Dortsal bakoitzak txip bat darama, atletak lasterketan egindako denborak kontrolatzeko, markak benetakoak izan daitezen eta sailkapenak berehala egin ahal izan daitezen.
Bide batez, antolakuntzak bolondresak jarriko ditu Renferen Abandoko eta San Mameseko aldiriko geltokietan, proba eguneko 8.00etatik aurrera, Santurtzi-Peñotara joateko txartelak emateko, leku horretatik abiatuko baita lasterketa. Gainera, parte-hartzaileen artean kirol materialaren txartelak eta Santurtziko Oriol jauregian asteburu bat zozkatuko dira.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
